Zozketen azken txanpara iritsi gara. Ikasturte osoan zehar, astero-astero egin ditugu eta 600 sari baino gehiago banatu dira Korrika Laguntzaileen artean. Aste honetan izango da azkena: 20. zozketa, berezia eta opari potoloz betea: sarrerak, produktu-sortak, esperientziak, egonaldiak, menuak eta gehiago! Ikusi hemen sari guztiak.
Modu xume baina esanguratsua da Laguntzaileen konpromisoa eta babesa saritzeko. Korrikatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Laguntzaile guztiei, egindako ekarpenagatik eta Korrikaren parte izateagatik. Zuei esker, euskararen aldeko olatua indartsuago doa aurrera, zuei esker EUSKARA GARA eta IZANGO GARA!
Zorte on Korrika Laguntzaile guztioi azken zozketa berezi honetan!

