Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?
Endredozko komedia da Kaka, AEK-KORRIKAren Kultur Sorkuntzarako II. bekaren irabazlea eta beraz, Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia.
Hemen urtarrileko boloak:
2026/01/22 GASTEIZ. Beñat Etxepare antzokia. 19:00 Sarrerak Gasteizko Korrika bulegoan (Arana AEK euskaltegia, Arana kalea, 30), Gasteizko Korrika dendan (Aldabe kalea, 7) eta egunean bertan, 18:15-18:45, Beñat Etxepare antzokiko leihatiletan).
2026/01/23 LUHUSO. Arri Xuri gela. 20:30. Sarrerak HEMEN.
2026/01/25 LEZO. Gezala auditorium. 19:30. Sarrerak HEMEN eta kultur aretoan eskuragarri.
2026/01/31 HONDARRIBIA. Itsas etxea. 19:00. Sarrerak HEMEN eta egunean bertan Arma Plazako lehiatilan 2 ordu lehenago.
Oharra: Kaka antzezlanaren datozen emanaldietan Mikel Laskurain Iñigo Aranbarrik ordezkatuko du. Laskurainek aipatu duenez, espero ez zuen ebakuntza bat medio, denboraldi baterako baja hartu beharra dauka." Iñigok, Aranbak, maisutasunez jokatuko duela ez daukat inongo zalantzarik. Penaz, baina lasai eta eszenatokira itzultzeko desiatzen nago".
Denen ahotan dabilen 'Kaka' galdu egingo duzu?
Atal HONETAN data gehiago eta informazio guztia topatuko duzue.

