Lau hilabete falta dira euskararen aldeko ekimena abia dadin, eta, motorrak berotzen hasteko, edizio honetako jantzien desfilea egin dugu Hiriburun.
24. KORRIKAren arropa eta osagarriak salgai dira Euskal Herriko hainbat txokotan: AEKren euskaltegietan zein KORRIKA dendetan; baita online-dendan ere, egunero eta 24 orduz irekita.
Eskerrik asko La Perle gelara hurbildu zineten lagun guztioi, desfilean parte hartu zenuten AEKko ikasle eta irakasle, guraso eta ume, artista eta herritarroi.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!

