Hautatu hizkuntza

Hizkuntza gutxiagotuen sarea osatu eta indartzeko egitasmoarekin jarraitzen du lanean KORRIKAk

Hizkuntza gutxiagotuen sarea osatu eta indartzeko egitasmoarekin jarraitzen du lanean KORRIKAk

Atzo, Korrikak Correllenguaren kilometro internazionalean hartu zuen parte, Bartzelonan bizi diren hainbat euskaldunekin eta beste nazio batzuetako lagunekin batera. Euskararen eta katalanaren alde egiteaz gain, kilometroa irlandera, gaelikoa, bretoiera, amazigera eta aragoieraren alde egiten duten pertsonekin partekatu zuen, eta Irlandako lagunek eman zieten Ane Elordiri eta Lurdes Etxezarreta AEK-KORRIKAko kideei lekukoa, Correllenguan “flama” deritzona, sua daramalako.

Kataluniako Correllengua 1995ean sortu zen, Mallorcan, Joves de Mallorca per la Llengua-k bultzatuta. Hasieratik, sortzaileek argi izan zuten eredua: Euskal Herriko Korrika, hizkuntza baten aldeko herri-mobilizazio handia posible zela ikusita. Dena den, Korrikan ez bezala, Correllenguan egunez bakarrik egiten dute korrika.

Correllengua Agermanat-ek jauzi hau proposatu du aurten: tokian tokiko ekimenak konektatzea eta herrien arteko elkarlana indartzea. Hala, agermanat (senidetua) espirituaz Herrialde Katalanetan osorik egindako aurreneko esperientzia izan da.