AEKk KORRIKAren aldizkaria argitaratu du jada, euskararen aldeko ekimen erraldoiaren inguruko eduki bereziekin. KORRIKAren balioak, ibilbidea eta euskararen aldeko ekimen erraldoia gertutik ezagutzeko aukera izango dute irakurleek.
Atzera kontaketa hasi da. Badator Korrika, eta berarekin batera edizio honetako aldizkaria. AEKk antolatzen duen Korrika ekimenak milaka lagun biltzen ditu Euskal Herri osoan, eta aldizkari honek mugimendu horren taupadak jasotzen ditu: elkarrizketak, erreportajeak, albisteak, argazkiak...
AEKren euskaltegietan, zure herriko kultur etxeetan, zenbait herritako saltokietan... eskuratu ahal izango duzue paperean. Era berean, bertsio digitalean HEMEN duzue.
Deskargatu, zabaldu eta egin bat euskararen aldeko ekimenarekin!
EUSKARA GARA!

