Hautatu hizkuntza

KORRIKA ahizpak: eskutik eta nazioarteari begira



Urriaren 24 eta 25ean, KORRIKA Ahizpen III. Topaketa ospatu zen Pauen, Gaskoi eta Biarnotar Kulturaren Zentroan. Bertan bildu zen euskaldunez, bretoiez eta okzitaniarrez osatutako talde anitz bat Korrika Ahizpen hurrengo pausuak zeintzuk izango diren adostu eta zehazteko.

Ar Redadeg (bretoieraren aldeko lasterketa) eta La Passem (okzitanoaren aldekoa) lasterketako ordezkariekin batera, hainbat punturen gainean hausnartu genuen: komunikazioa, karrerak, animazioak eta nazioarteko oihartzuna.

Larunbatari hasiera emateko, norberaren lasterketen balorazioa egin zuen bakoitzak. Ondoren, hurrengo ikasturteko datak partekatu genituen eta balizko ekimen bateratu bati buruz hitz egin. Igandean, lantaldeen formatuarekin jarraituta, Korrikaren gaineko informazioa ere partekatu genuen haiekin.

Hizkuntza gutxituen alde lan egiteaz gain, elkarrekin aisia partekatu eta harremana estutzeko ere balio izan zuen asteburuak.