Hautatu hizkuntza

Zatoz KORRIKA dendara Durangon!

Zatoz KORRIKA dendara Durangon!

Urtero legez, KORRIKAk denda zabaldu du Durangon, Azokak iraun bitartean.

Ermodo kaleko 11. zenbakian egongo gara, abenduaren 5etik 8ra. Bertan, arropa zein osagarriak erosi ahalko dira, eta nahi dutenek Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango dute. 

 

Berritasunen artean, aurten Korrika galtzerdiak ditugu, azkar asko saltzen ari direnak. Horrez gain, 24. KORRIKAko peto edo bizkarrekoak, segurtasun banda koloretsua darama, korrikariak gauez hobeto ikusi ahal izateko. Durangoko dendan ere topatu ahal izango duzu, 6 eurotan. Ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.

Gogoratu online denda ere badugula, baita KORRIKA denda fisiko gehiago ere.  Materiala AEKren euskaltegietan ere eskura daiteke.