Hautatu hizkuntza

KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Edizio honetan ere Koparia, Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako merchandisin- eta sustapen-zerbitzuen enpresa, 24. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea da.

Euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek salduko diren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea nahi dute, hala materialei nola jatorriari dagokienez. Beraz, harreman, bitarteko eta baliabide guztiak euskaraz izatea bermatzeaz gain, elkarlan hau eredu izango da jasangarritasunaren eta euskararen arloetan.

“Euskararen alde lanean gabiltzan eragileok bakoitzaren indarrak batuz komunitate osoak irabazten duela frogatu nahi dugu” adierazi dute Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak, Ane Elordi Korrika arduradunak eta Xabi Gartzia Nazio Kontseiluko kideak, lankidetza-hitzarmena sinatu dutenean.

Euskara gara!