24. KORRIKA Bilbora bidean da, igandean, martxoaren 29an, Bizkaiko hiriburura iritsiko da; bertan, egun osoko jaia eta egitaraua prestatzen ari gara.
Egun horretan herri-bazkaria egongo da: paella erraldoia egongo da 1200 pertsonarentzat Arriaga gunean. Azken tiketak Arriaga gunean bertan salgai.
Paellarako aukera bi egongo dira: beganoa edo oilasko eta saiheskiduna. Ogia eta kafea barne.
Prezioa: 8 euro.
Igandean Bilbon ikusiko dugu elkar! Eskuratu zure tiketa agortu baino lehen Euskara gara!

