La Passem, okzitanieraren aldeko ekimenean, parte hartu du AEK-KORRIKAk asteburuan. Hitzordu bikoitza izan da: bitan hartuko baitute lekukoa ordezkariek: 2084. kilometroan, Baionan eta 2106.enean, Angelun (18:28), gainontzeko hizkuntza gutxiagotuen ordezkariekin batera.
Bretoiera ere bagara!
Ar Redadeg-en ere izango da AEK-KORRIKAren delegazio bat. Bretoieraren aldeko lasterketa maiatzaren 8an abiatuzen Lannionetik eta hilaren 16an bukatuko da Nantesen. Azken egun horretan hitzordu bikoitza ere izango du AEK-KORRIKAk. Izan ere, 2155. kilometroan, Dognesen (08:05) eta 2224. kilometroan, Nantesen (15:31) hartu du parte. Azken horretan Korrika Ahizpekin batera eramango dute lekukoa.
AEK-KORRIKAk hizkuntza gutxiagotuen sarea ehuntzen jarraitzen du, beraz.

