Hautatu hizkuntza

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute AEK-KORRIKAk eta Izarkomek

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute AEK-KORRIKAk eta Izarkomek

Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu KORRIKAk. Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio kooperatibarentzat ere euskara ardatz nagusienetako bat da telekomunikazio burujabetzaren baitan, eta hizkuntza eskubideak bermatze aldera lan egiten dute: bezeroentzako arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte zerbitzu guztia euskaraz eskaintzen. Bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko, AEK-KORRIKAk eta Izarkomek lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Telekomunikazio kooperatibak ekimena ekonomikoki babesteaz gain, Korrika Kulturalean ere bere aletxoa jarri nahi izan du: solasaldi bat eta tailer praktiko bat antolatu dute. Horrez gain, Iruñean, Bilbon eta Irunen Korrikan parte hartuko dute Goiener energi berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibarekin batera, eta lekukoa eramango dute bertaratzen diren bazkide guztiekin.