Zabaldu da 24.KORRIKAren lekuko-hartzeak eskuratzeko epea
Zure taldeak, kuadrillak, enpresak, erakundeak... 24. KORRIKAren lekukoa eraman nahi badu, eta horrela KORRIKA lagundu, jarri harremanetan zure herrialdeko KORRIKA bulegoarekin, non zehaztasun guztiak emango dizkizueten (prezioa, ordutegia...)
Araba:
Bizkaia:
Gipuzkoa:
Iparraldea:
Nafarroa:
Ibilbidearen zehaztasun guztiak Korrika aplikazioan dituzu. Kontsultatu mapa eta bilatzailea eta non hartu nahi duzun jakiteko (tokia eta ordua).
Korrikari egiten diozun ekarpen horrekin batera, zenbakidun peto bi banatzen dira; alegia, lekuko-hartzearen zenbakia inprimatua duten bina peto.
Eskuratu zure petoa agortu baino lehen!
24. KORRIKAko peto edo bizkarrekoak, segurtasun banda koloretsua darama, korrikariak gauez hobeto ikusi ahal izateko. Online dendan, Korrikaren dendetan Korrikaren dendetan eta AEKren euskaltegietan topatu ahal izango duzu, 6 eurotan. Eskuratu zurea agortu baino lehen!
Tipi-tapa, tipi-tapa... Badator KORRIKA!

