Hautatu hizkuntza

Orburutxo eta Zainzuriñe 24.KORRIKAn ibiliko dira!

Orburutxo eta Zainzuriñe 24.KORRIKAn ibiliko dira!

Asmatu KORRIKAko zein kilometrotan atera diren Orburutxo eta Zainzuriñe, eta irabazi sari bikainak egunero!

Aurten, Korrikak Errigora omentzea erabaki du, eta leku berezia emango dio edizio honetan. Horretarako, Errigorak bi ordezkari (Orburutxo eta Zainzuriñe, Errigoraren omenaldi-ekitaldian aurkeztu zituztenak) bidaliko ditu ibilbide osoan zehar, euskararen, elikadura-burujabetzaren eta auzolanaren aldeko aldarria heda dezaten Euskal Herri luze-zabalean!

Lehiaketaren prozedura erraza da: KORRIKA app-etik egunero zabalduko diren “Korrika klik-klak! bideo-kroniketan agertuko dira ordezkariok, kilometro jakin batean.

Parte hartzeko, Errigoraren webgunean sartu beharko duzu, gaueko 22:00etatik hurrengo goizeko 10:00etara bitartean, eta bertan adierazi zeure datuak eta gure laguntxoak zein kilometrotan agertu diren. Sari bikainak egongo dira! Parte hartu!