Barnetegiak Barnetegiak

Mara-Ekin Elektrizitatea Zumaiako Internet/telefonia operadorea da, eta 0 Km-ko zuntza eskaintzen du beste hainbat zerbitzuren artean.

“Lagundu Kultura/kirola” kanpaina abiatu zuten duela hilabete batzuk; horri esker, zuntz alta berri bakoitzeko, 20 euro gordetzen dituzte KORRIKArako, ekarpen gisa.

Keinu handia, herri txiki honen harrotasuna erakusten duena. Mila esker, lagunok!

 

Zeuk ere, enpresa, erakunde, talde... edo norbanako, KORRIKAren aldeko ekarpena egin nahi baduzu, aukera hauek dituzu:

Transferentzia: ES70 3035 0072 02 0720037810

  • VISA txartelaz gure webgunean: ekarpenak (lotura txertatu)

  • BIZUM bidez: "korrika", "aek", edo "2043" bilatu

Ahalegina egin behar da euskaraz bizitzeko, herriaren gogotik abiatuta. Gu saiatzen ari gara horretarako premiazko babesa biltzen; hori dela-eta, ekarpen ekonomiko eske gatozkizue berriro ere, zeuek ere bat egiten duzuelakoan hizkuntza bultzatzeko helburuarekin.

HARRO HERRI!

Sunday, 17 March 2024 13:40

Nahualt hizkuntzan ere HARRO HERRI!

Mexiko herrialdean hizkuntza gutxiagotu ugari dago. Hemen duzue  nahuatl hizkuntzan, Felipe Noche Buena Lopezek bere ama hizkuntzara, nahuatl, itzulia.

 

Tuesday, 26 March 2024 13:32

Bukan caruke, Harro Herri jolara!

Abadiñoko KORRIKA lagun batzuek jolara itzuli dute KORRIKAren mezua.

Jola Senegal Hegoaldeko hizkuntza da

Felix Parker-Pricek, Aberystwytheko ikasleen sindikatuko itzutzaileak, KORRIKAren mezua itzuli du galesera.  Eskerrik asko! Diolch!

Clara Donadeu Matamala Korrika Laguntzaileak ere bere ekarpena egin nahi izan dio 23.KORRIKAri, eta mezua katalanera itzuli du.

 

 

KORRIKAren mezua txekieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.

Thursday, 09 May 2024 12:29

Mezua, portugaleraz!

KORRIKAren mezua portugaleraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.

 

KORRIKAren mezua polonieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik

Thursday, 09 May 2024 12:25

Korean ere Herria Harro!

KORRIKAren mezua koreeraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.

Page 1 of 26
º