Baionatik Bilborako ibilbidea egin zen 1983ko abenduaren 3tik 11ra. Lasterketan parte hartu zuten herritarrek euskaraz eta kitto leloa zabaldu zuten lau haizetara.
1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Zuk ere esan bai euskarari lelopean hasi zen euskararen aldeko lasterketarik ezagunena. Euskarari bai ozen eta tinko esan zitzaion Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen Korrika hartan.