Hautatu hizkuntza

Etxepare Lehiaketa

Bosgarren aldiz, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean,
bideo-lehiaketa martxan!

Bideo-lehiaketa, Etxepare Institutuarekin elkarlanean

24. KORRIKA martxoaren 19tik 29ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Atharratzetik Bilbora, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAren lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da. AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.

Tartean, 5. aldiz antolatu da dagoeneko abian den bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dituzte bideo formatuan. AEKren YouTubeko kanalean jarri ditugu ikusgai; eta ikusleek gustukoenen alde bozkatzeko aukera dute!

“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabazi dute: munduko Euskal Etxeetatik bidalitako bideoen artean bozkatuenak eta nazioarteko unibertsitateetako irakurletzetatik jasotako bideo bozkatuenak. Irabazleek online barnetegi bat egiteko aukera izango dute euskararen ikaskuntzan sakontzeko.

BIDEO GUZTIAK HEMEN ERE BAI:

Epeak:

-Otsailaren 25ean parte hartzeko epea bukatuko da (23:59 GMT+1).
-Otsailak 27: Bideoak Youtuben argitaratuko dira eta bozkatzeko epea hasiko da.
-Martxoak 10: Bideoak bozkatzeko epea amaituko da. (10:00 GMT+1).
-Martxoak 11: Bideo irabazlea zein den jakinaraziko dugu.

Sariak:
Irakurletzetako bideo bozkatuenaren egilearentzat bi ikastaro online (ikastaro bakoitza 75 ordukoa eta 3 hilabetetan zehar egitekoa) edo ikastaroaren balio bereko material sorta baten ordez trukatu daiteke -bidalketa barne-, hala izanez gero.

Euskal Etxeetako bideo bozkatuenaren egilearentzat bi ikastaro online (ikastaro bakoitza 75 ordukoa eta 3 hilabetetan zehar egitekoa ) edo ikastaroaren balio bereko material sorta baten ordez trukatu daiteke -bidalketa barne-, hala izanez gero.

Image

Irabazleak

Adriana Bracciale
Boloniako unibertsitateko ikaslea

Mario Felipe Cancino
Santiagoko Euskal Etxeko kidea

Irakurletzak

Poznan

Bolonia

Edinbugo 2

Konstanza

Edinburgo

Boise 1
Bordele 1
Bordele 3
Bordele 5
Caldas, Kolonbia
Lima
Santiago
Denak bat, Lomas de Zamora, Argentina
Lagun Onak Pergamino, Argentina
Pehaujó, Argentina
Ibaiko Euskladunak Rio Colorado 2, Argentina
Laurak bat, Buenos Aires 1, Argentina
Laurak bat, Buenos Aires 3 Argentina
Ongi etorri Magdalena, Argentina
Anaitasuna Maipú, Argentina
Necochea, Argentina
Euskara Munduan irakasleak 1
Boise 2
Bordele 2
Bordele 4
Bordele 6
Toronto
Montevideo
Sydney
Zingirako Euskaldunak Chascomus, Argentina
Hiru Erreka Tres Arroyos, Argentina
Ibaiko Euskaldunak Rio Colorado 1, Argentina
Baskos de la Confluencia Neuquén, Argentina
Laurak bat, Buenos Aires 2, Argentina
Laurak bat, Buenos Aires 4, Argentina
Ibaiko Izarra Concordia, Argentina
Guillermo Larregui, Chacabuco, Argentina
Entre Rios, Argentina
Euskara Munduan irakasleak 2