Hautatu hizkuntza

Hizkuntza gutxituen erronka

24. KORRIKAk hizkuntza-komunitatea ekarri nahi du lehen lerrora. Hizkuntza gutxituek gero eta erronka handiagoa dute hiztunak zein hitz egiteko espazioak eskuratzeko edo orain artekoei eusteko; horregatik, ezinbestekoa da komunitatearen pertenentzia —identitatea— hizkuntzarekin izaniko gozamenezko bizi-esperientziei lotzea.

Horrelakoak dira Korrika eta hura bezalako ekimenak: hiztunen komunitatearen emozio-leherketa, herri-aldarri alai eta tinkoa; batzuentzat ahalduntze-bidea, askorentzat euskarara hurbiltzeko era.

Hauxe da, hain zuzen ere, AEKren xedea: Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea, eta egoera berbera nahi luke munduko hizkuntza gutxiagotu guztientzat.

Xede hori AEKk bere egin zuen bere garaian, 2021eko Batuz Aldatu* izeneko ekimenean oinarrituta.

AEK-KORRIKAk mezu hau zabaldu nahi du munduko bazter guztietan, eta, horri begira, ahalik eta lengoaia gutxiagotu gehienetara itzuli gura dugu. Beraz, horra hor erronka mundu osoko KORRIKA lagunontzat:

ITZULI BEHEKO TESTUA zuen inguruko hizkuntza gutxiagotuetan eta GRABATU BIDEO LABUR BATEAN, guk geure web-orrian txerta dezagun, eta hortik sareetan non-nahi heda dadin.

Itzulpena errazteko, ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere badituzue eskuragarri.

Hizkuntza hegemonikoetan egindako itzulpenak ere jasoko ditugu, baina kasu horietan ez erabili glotonimoak, mantendu euskara hitz moduan.

Itzulpenak: beste hizkuntzak

No item found!