TALDEAREN IZENA: Gorka Hermosa
EMANALDIAREN IZENBURUA: Sorginak eta sorginkeriak
EMANALDI MOTA: Literatura eta musika
PUBLIKO: publiko guztiak
SINOPSIA
“Beldurgarriak dira, istorio eta ipuinetako protagonistak; hegan ibiltzen dira, eta ilargiaren argitan dantzan; ukenduak eta edabeak prestatzen dituzte; tximinietatik behera sartzen dira etxeetan; begizkoa botatzen dute; amen sabeletik haurrak lapurtzen dituzte deabruari emateko”.
Benetan?
Sendalariak, belarketariak, emaginak, baserritar eskolagabeak, emakumeak besterik ez; horixe ziren. Jainkoaren izenean akusatu, jazarri, torturatu, epaitu eta hil zituzten, gezurretan eta sineskerietan oinarrituta, eta milaka
izan ziren.
Eta Jainkoak gizakia sortu zuen; ar eta eme egin zituen (Hasiera I). Eta Jainkoak pentsatu zuen ez zela ona gizona bakarrik egotea, eta emakumea sortu zuen (Hasiera III). Eta zer gertatu zitzaion lehenengo emakumeari, Jainkoak gizonarekin batera sortu zuenari?
Emakumearen historia ezezaguna da.
Inork ez zuyen idatzi hari buruz: kronikariek ez zuten aipatu, erregina edo santua izan ezean; debekatu zitzaion ikastea, bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzea; baina hura gabe ez zen izango mundurik, ez zen izango bizirik.
Hogei mende baino gehiago igarota, egoera aldatu da,
baina neurri batean baino ez…
Testuak eta narrazioa: Toti Mtnez. de Lezea
Konposizioa eta interpretazioa (akordeoia): Gorka Hermosa
Zuzendaritza eta interpretazioa (klarinetea): Edurne Zabalo
LOTURA