AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa

Kulturala

Zer da Korrika Kulturala?

Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari zerbait eskaini nahi diogu bueltan Korrikaren alde egindako lanagatik. AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.

Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia kultur sorkuntzarako bekaren bidez taxutuko dugu.

KAKA proiektuak irabazi du
AEK-KORRIKAko II. Kultur Sorkuntza Beka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren KAKA proiektuak erdietsi du beka, eta goizean, Bilboko prentsaurrekoan, “komedia ganberro eta probokatzaile” horren gaineko azalpenak eman dituzte. Gai aldetik, tabuen gainean jardungo du dihardu nagusiki; ohi bezala, 24. KORRIKAko egitarau kulturalaren barruan aurkeztuko da.

Zer da KAKA?

Image

Euskal kulturaren oholtzan kaka mokordo bat agertu da.
Kaka azaleratu da eta egoeraren analisi bat egin behar da.
Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du?
Eta orain, zer egiten da kaka honekin? Noren ardura da?
Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?
Kakak kaka dakar eta pentsatzen jarrita…
Mundua nolakoa litzateke bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz?
Norbanako, kolektibo edo herri moduan batzen gaituen baina ezkutatzen dugun
guzti horren azaleratze festa bat da KAKA.

Hain tabua den gai hau aitzakiatzat hartuta, beste hainbat tabu eta konplexuez hitz egiten duen antzezlana izango da KAKA. Komedia honetan, ikusle oro sentituko da islatuta, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo, ganberro, jostari bezain probokatzailean agerian jarriko dira.