Kulturala
Zer da Korrika Kulturala?
Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari zerbait eskaini nahi diogu bueltan Korrikaren alde egindako lanagatik. AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.
Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia kultur sorkuntzarako bekaren bidez taxutuko dugu.
KAKA* komedia, 24. KORRIKAren ekitaldi kultural nagusia
Estreinaldia
2025/11/19 DONOSTIA.
Antzoki Zaharra. 19:30.
Sarrerak HEMEN.
Korrika Lagunek %10eko deskontua izango dute, baina hori lortzeko sarrera Antzoki Zaharreko edo Victoria Eugeniako leihatilan erosi beharko dute. Deskontua ez da Donostia Kulturako bazkideen deskontuarekin bateragarria.
Agenda
2025/11/21 ZUMAIA. Aita Mari. 20:00. Sarrerak HEMEN, turismo-bulegoan eta leihatilan.
2025/11/23 AZPEITIA. Soreasu antzokia. 19:00. Sarrerak HEMEN.
2025/11/26 IRUÑEA. Antzerki eskola. 19:30. Sarrerak HEMEN.
2025/12/03 BILBO. Campos Eliseos antzokia. 20:00. Sarrerak HEMEN.
2025/12/12 GASTEIZ.
2025/12/13 BALMASEDA. Klaret antzokia.
2026/01/11 LIZARRA. Los Llanos zinemak.
2026/01/23 LUHUSO. Arri Xuri gela.
2026/01/25 LEZO. Gezala auditorium.
2026/01/31 HONDARRIBIA. Itsas etxea.
2026/02/05 ORERETA. Niessen kulturgunea. 19:00.
2026/02/06 ASTIGARRAGA. Erribera kulturgunea.
2026/02/07 GETXO. Muxikebarri antzokia.
2026/02/08 ZANGOZA. Carmen auditorioa.
2026/02/12 TAFALLA. Kultur etxea.
2026/02/12 AURITZ. Kultur etxea.
2026/02/22 SENPERE. Larreko gela.
2026/02/26 SANTURTZI., Serantes antzokia
2026/02/27 IRURITA, Zentro zibikoa.
2026/03/01 OARTZUN. Landetxe Kultur etxea
2026/03/05 DURANGO. San Agustin Kulturgunea.
2026/03/06 LARRAINTZAR. Gizarte etxea.
2026/03/07 ARRASATE. Amaia Udal antzokia. 19:30
2026/03/10 EIBAR. Coliseo Antzokia. 19:00.
2026/03/13 TUTERA. Fernando Remacha konserbatorioa.
2026/03/20 ORDIZIA. Antzokia
2026/03/21 LARRAUN. Garabi. antzokia.
2026/03/22 ARETXABALETE. Arkupe antzokia
2026/03/26 HERNANI. Biteri Kultur etxea. 19:00

Zer da KAKA?

Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?
Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.
Hain tabua den gai hau aitzakiatzat hartuta, beste hainbat tabu eta konplexuez hitz egiten duen antzezlana izango da KAKA. Komedia honetan, ikusle oro sentituko da islatuta, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo, ganberro, jostari bezain probokatzailean agerian jarriko dira.
Lantaldea

FITXA ARTISTIKOA
Interpreteak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Ekoizpena: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Testua: Kepa Errasti.
Eszena zuzendaritza: Espe Lopez.
Eszenografia: Ikerne Gimenez.
Soinua: Ander Mugika.
