Korrika in the world
KORRIKA crosses the borders of the Basque Country, taking the race in support of the Basque language to different parts of the world. KORRIKA 22 went to 4 continents and 45 cities. Let's see what KORRIKA 23 brings!
All the KORRIKAs in the world are brought together here.
Munduan zehar Korrika
Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira KORRIKA batzuk. Izan ere, planeta osoan badaude KORRIKAren eta euskararen alde egin duten euskaltzaleak, eta ia kontinente guztietan gauzatu ohi dira edizio bakoitzarekin bat egiten duten ekimenak. Mapa eguneratzen joango gara, informazio berria jaso ahala.
KORRIKA AHIZPAK
Ar Redadeg
Bretoieraren alde.
Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da; lekuko, mezu sekretua eta guzti. 2008an lehen edizioa izan zen. Hurrengoa 2024ko maiatzaren 17tik 25era izango da.
Correllengua
Katalanaren alde.
1993an jazo zen antzeko ekintza bat Mallorkan, 1995ean Valentzian eta 1996tik aurrera Herrialde Katalan orotan. Lau zutabetan egindako lasterketa herrikoi multzo batean datza.
Correlingua
Galizieraren alde.
Esperientzia katalanaren antzeko ekimen hau 2000. urtean hasi zen, Dia das letras gallegas ekintzen artean bilduta. 2024ko edizioa prestatzen ari dira.
La Passem
Okzitanieraren alde.
Okzitania zeharkatzen duen lasterketa. Lehen edizioa 2018an izan zen. 2024an, apirilaren 30tik maiatzaren 5era egingo dute korrika okzitanieraren alde.
Ras yr Iaith
Galesaren alde.
Ahizpa gazteenetarikoa, Galesena. Lehenengo edizioa 2014koa da. Gauean korrika egin ez, baina honek ere badu lekukoa eta mezua. Azken edizioa 2023ko ekainean burutu zen, Cymru osoko 11 hiritan.
Rith
Gaelikoaren alde.
Irlandar irla osotik igarotzen den lasterketa da Rith. Seachtain na Gaeilge irlandar hizkuntzaren astean egiten da, 2010ean ekin zioten lehenengoa egiteari eta KORRIKAk eta Ar Redadeg-ek duten formatu berbera dauka.
Sprochrenner
Alsazieraren alde.
KORRIKAk Alsazian ahizpa berri bat ukan du. Lasterketaren lehenengo edizioa 2020ko maiatzaren 31n abiatu zen eta 340 kilometro egin zituen. 2022an, ekainaren 4tik 6ra burutu zen azken edizioa.
Lefkantun
Mapuche-en mapuzugun hizkuntzaren alde.
Mapuzuguletuaiñ elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi hau 2016an jaio zen, mapuzugun hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko.
Corrilingua
Korsikeraren alde.
Aurtengoa hirugarren edizioa izan da: 2023ko urriaren 1ean.