Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Hitzekin eta gorputzekin, 22. Korrika Amurriotik Donostiara iritsi da

Aurtengo mezuaren egileak, Karmele Jaiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Donostiako Boulevard Zumardian; Amurriotik atera eta 11 egunetara.

EKIN EUSKARARI! EUTSI KATEARI!
22. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu du “hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.

 

 

Mezua pdf formatuan hemen. Audioa hemen.

Horren ondoren, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kide batek, Gipuzkoako ordezkaria den Aize Otañok, bota ditu AEKren izenean 22. KORRIKA bukatu ondorengo lehen hitzak (HEMEN daude irakurgai).

Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu aktoreek gidatu dute amaiera-ekitaldia. Bukatzeko, egun osoko azken jaian guztiz murgildu aurretik, talde berezi batek publikoa dantzan jarri du aurtengo KORRIKAren abestiarekin.

22. KORRIKAren balorazioa bihar, apirilaren 11n, egingo du AEK-k, goizean, Donostian.

Eskerrik asko, Euskal Herria; eta zorionak!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu da, “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamikan

Duela bi aste aurkeztu zen “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamika, Korrikaren ingurumarian sortutakoa, doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duena, hain zuzen ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.

Gaur, ordea, Korrikaren bosgarren egunaren barruan, ekimena beraren barruan dagoen beste ildo bat aurkeztu da: Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean. Hauek dira gaur zabaldutako adierazpenaren sinatzaileak:
BATUZ Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza, Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, HEGOALDE euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia, Maizpide.
Adierazpenarekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, bertan halaxe jasota: “Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”.

Gaur, Donibane Garaziko Gau Eskolaren atarian, Alizia Iribarren Anduezak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, adierazpena irakurri du, bertako hainbat ikasle ere bertan zirela.

Era berean, segituan, bertatik hasita, 22. Korrikak hartu du Donibane Garaziko adierazpenaren kilometroa (2022-04-04/ 1062 KM/ 17:06), eta han bildutako guztiek parte hartu dute.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Denok Donostiara, 22. KORRIKAren azken jaira!

Boulevard Zumardian bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 10ean, aurreikusitako baino urtebete geroago. Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea.

Hilaren 10eko bukaera-egun handia aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur KORRIKAren arduradunek. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratzeko, eta, era berean, uste dute Donostiako herritarrentzat nahiz eragileentzat hitzordu ederra izango dela, euskararen auzian lanean segitzeko akuilua.

Amaiera ekitaldia Boulevard Zumardian izango da, Udaletxearen ondoan. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo dugu, eta noski, mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Bagera Elkarteak sortutako “atzean zuloa” proiektuaren aurpegiak izango dira; esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak, alegia.

Bestalde, azken eguneko arduradunak, Luix Intxauspek, azaldu du Donostiako jairako “dena prest dagoela”, eta egun osoa iraungo duela. Festa “handia bezain berritzailea” prestatu dute auzolanean, eta elkarlanean aritu den Donostiako antolaketa taldeak: gune desberdinetan sakabanatuta, publiko desberdinei begirakoa, egitarauan Donostiako kultur eragileen parte hartzea lehenetsia, eta abar.

Amaitzeko, bi ohar nabarmendu dira: batetik, eraso sexistarik gabeko eguna izateko, eta, bestetik, garraio publikoa erabiltzeko.

Informazio gehiagorako, klika egin HEMEN azken jaiaren atal berezira joateko!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Abiatu da 22. KORRIKA Amurriotik Donostiarako bidean

Heldu da momentua, 22. tantoa egitekoa, 22. Korrika abiatzekoa!!

Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Amurriotik, azkenik, eta Donostian izango da 11 egun barru.

Hasiera-ekitaldia Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin. Aitziber Balantzategi AEK-ko eledunak eman du hasiera diskurtsoa (hemen dago irakurgai, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez). Ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Asier Amondo KORRIKA arduradunak.

Lehendabiziko kilometroak
Amurrioko AEK euskaltegiko irakasleek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan: Iñaki Ibarluzea, Maite Ibarluzea, Ione Ugarte, Mariyer Egia, Maite Benito eta Aintzane Pradera. Aiara Dantza Taldeak agurra eskaini die. SOS AIARALDEA-TUBACEX- ACERALAVAko euskaltzaleek, bigarrenean. Korrika egiten ikusi ditugu Amurrioko Gazte Mugimenduko eta Hezkuntza Publikoaren Sareko lagunak, eskoletako eta ikastolakoak, osasun langileak, Udaleko ordezkariak… Ikusi hemen eskualdeko kilometro eramaileak.

Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Aiaraldea zeharkatu bitartean, Amurrion jai giroan jarraituko dute. Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

e-Korrikaren ipuin sorta kaleratu du Mutualiak

Beste behin,  Mutualiak  e-Korrikako ipuinak liburua formatu digitalean kaleratu ditu eta, ahal bezain azkar, paperezko edizioan eskuratu ahal izango da. Hemendik deskargatu dezakezue.

Korrikaren 20. edizioan  KORRIKA sortzaileei egin zitzaien omenaldia, eta horien artean Urtsa Errasti dago, Mutualiako presidentea. Hori dela eta, Mutualiak ere omanaldia egitea erabaki zuen. Dagoeneko e-Korrikaren 2 edizio egin dituzte. Mutualiako langileek idatzitako ipuina da (horietako asko euskaraz ikasten ari dira) eta gainera hainbat esparrutako pertsona esanguratsuen laguntza ere izan dute. Oraingoz edizio digitalean dago eskuragarri.

Aurten e-Korrikaren 3. edizioa egingo dute. Aurrekoetan bezala, lekukoa e-maila izango da eta Mutualiako langileen artean bidaiatuko du. Edizio honetan, e-Korrikak ibilbide birtuala egingo du Mutualiako egoitzetatik eta kilometro bakoitzean Mutualiako langileek euren lana eta euskara uztartzen dituen mezu bat idatziko dute. Amaieran, mapa bat argitaratuko dute ibilbidea eta mezu guztiekin.

Mutualiak hamarkada bat darama lanean euskara ere lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin, eta e-Korrika proiektua lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin sortu zen.