AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa

“HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamika abian

Korrikaren ingurumarian, AEK-k abian jarri du doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.

Dinamika horren lehendabiziko aurkezpena gaur goizean burutu da Bilbon; bertan parte hartu dute, batetik, Alizia Iribarrenek, AEKren koordinatzaile nagusia, eta Asier Amondok, Korrikaren arduraduna, eta, bestetik, Garbilan eta Iberdrola enpresetako hainbat langilek. Izan ere, gaur, dinamikaren ildoetako bat azaldu da (“HITZEKIN. Denok euskara doan. Langileok prest” izenekoa): AEK-KORRIKAtik elkarlan-bide bat landu da ELA nahiz LAB sindikatuekin, eta heldu den ikasturterako doako ikastaro laburrak antolatuko dituzte, hainbat lantokitan prest dauden langile-taldeekin. Berez, urtero eta Euskal Herriko lantoki askotan ezaguna den dinamika biderkatu nahi dute ekimen honen bidez. Gehiagorengana iritsi nahi izango dute eta, batez ere, dinamikaren xedea bistaratu nahi da ekintza praktiko horien bidez: “Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, helduen euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea gakoa izango da, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere”

Langileek adierazi dutenez, euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-munduarena, eta berau euskalduntzeko urrats zehatzak aldarrikatu dituzte. Haiek ere prest daude pausoak emateko (“langileen eskubideen eta bermeen aldeko borrokan kokatzen dugu hizkuntza-eskubideena”), baina, era berean, aipatu dute norbanakoen boluntarismoa gainditu behar dela. Lan-mundua euskaldundu nahi bada, ezinbestean Administrazioen aldetik erabaki ausartagoak hartu beharko dira: “Behar-beharrezkoa da langile guztiei euskara ezagutzeko bideak jartzea, horretarako denbora ziurtatzea eta zerbitzu hori doakoa izatea”

Alizia Iribarrenek adierazi duenez, gaurko aurkezpena, eta abian jarriko diren ikastaro horiek, dinamika zabalago baten isla dira; aurrerago, ekinbide gehiago landuko dira, baita beste arloetan ere. Era berean, aurreratu du apirilaren 4an aurkezteko dela, dinamika honen barruan ere kokatu den Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

22. KORRIKAren edariak, Biba Ardoak, Boga eta Saltus ekoizleekin elkarlanean

22. KORRIKAk edari ofizial propioak ditu, Biba Ardoak, Boga Garagardoak eta Saltus ekoizleekin lotutako hitzarmenei esker.

KORRIKA ardoak Azkoitiako Kulturgunearen Oteiza aretoan aurkeztu ziren, hilaren 10ean, Biba Ardoak kooperatibak egindako dastaketa baten bidez. Ekimena Korrika Kulturalaren baitan egin zen. Bertaratutakoek Euskal Herritik bidaiatxo bat egiteko aukera izan zuten, sei eskualde ezberdinetako ardoak dastatuz.

Halaber, KORRIKA garagardoak Mungiako Mugaire txokoan aurkeztu ziren, hilaren 12an; hauek ere Korrika Kulturalaren programazioaren barruan. Bertan, Mikel Martinezen “Tabernaria” antzezlanaz eta KORRIKArako sortutako garagardoaren aurkezpen dastaketaz gozatu ahal izan zuten bertaratutako 30 bat lagunek. Horrez gain, Txikiren Bakarrizketarekin momentu dibertigarriak pasa zituzten.

Urtzi Ugalde Bogako kidearen arabera, edari egitasmo honekin «euskara eta euskal kultura bultzatzeaz gain, gertuko ekoizleon lana eta kultura berria plazaratu nahi dugu».

KORRIKA edariak erosteko, klika egin esteka honetan:
www.denda.korrika.eus

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

KORRIKAren Iruñeko Aurkezpen Soziala: «Hitzak aski ez direnean, HITZEKIN beharko dugu»

Hitzak aski ez direnean, HITZEKIN beharko dugu 22. KORRIKArekin batera.

KORRIKAren 22. edizioa hasteko bi aste baino falta ez direnean, ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean ari diren honetan, Iruñean egin da aurtengo edizioaren lehendabiziko KORRIKAren Aurkezpen Soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan (Bilbon heldu den astean egitekoa da, 24an). Lekuko erraldoiak Amurriora bidaiatu du Garestik martxoaren 10ean, furgonetak prest daude, hasiera eta bukaera ekitaldietako egitarauak zabaltzeko prest... KORRIKA hastea baino ez da falta.

KORRIKAren spotarekin ekin dio ekitaldiak arratsaldeko 19:00etan, eta Laura Villanueva aktoreak hartu du aurkezteko ardura. Ikasle batek eta irakasle batek osatutako bikoteak hartu du lekukoa gero, eta AEKren bizidekarrean aritu dira KORRIKAk beste edizioetan ekarri dizkien bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, haiek direlako AEKren hauspoa. Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kideak hartu du ondoren hitza, 60tik gorako gonbidaturen aurrean (erakundeetako ordezkariak, jendarte-eragileak...), eta besteren artean KORRIKAren bi helburuek oso presente dirautela nabarmendu du: «euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko jardunerako dirua biltzea».

Aurtengo abestiaren bideoklipa ikusi dute gonbidatuek, eta Asier Amondo 22. KORRIKAren arduradunak egin du bigarren hitzartzea. «Gogoa eta ilusioa» aipatu ditu, eta horren adibidetzat jarri du Korrika Laguntzailearen figurak 9.000 kide baino gehiagoren babesa jaso duela, eta 11.000 gainditzea ere espero dela. Herri bat zain dagoela esan du, KORRIKArekin maiteminduta dagoen herri bat, euskararen gogoa lau haizetara zabaldu nahi duena.

Lasterka, arineketan, antxintxika... KORRIKA hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Etxeparerekin elkarlanean, Korrika bideo lehiaketa munduan

Twitter 01Korrikaren 22. edizioan ere bideo lehiaketa antolatu dugu Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean. Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei eta Euskal Etxeetako euskara ikasle eta komunitateari zuzendutako lehiaketa da. Munduko euskara ikasleek ikasleek Korrikari babesa emateko bideo lehiaketa da. Gaurtik aurrera, bideoan Youtubeko kanalean egongo dira ikusgai eta martxoaren 28ra arte egongo da bozka emateko aukera.  Bozka epea amaitzean, Youtuben “Atsegin dut” gehien jasotzen dituen bideoa izango da irabazlea.

Hurrengoan izango dira sariak:

-Irakurletzen sariak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat.
-Euskal Etxeen sariak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat.

Martxoaren 29 bideo irabazlea zein den jakinaraziko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

KORRIKA aurkezpenak Bilbo eta Gasteizen

Azaroaren erdialdean aurkeztu genuen KORRIKAren 22. edizioa, eta dagoeneko 20 egun baino ez dira falta Amurriotik abiatzeko. Egunotan, hainbat eskualde eta herrietan aurkezpenak egiten ari dira, baita hiriburuetan ere.

Atzo, Gasteizen txanda izan zen eta Oihaneder Euskararen etxean hainbat euskaldun eta euskaltzale bildu ziren, aurtengo KORRIKAren zehaztasunak ezagutzeko. Bertaratutakoen artean, Asier Amondo KORRIKA arduraduna egon zen, baita AEK eta KORRIKAko beste zenbait ordezkari ere. Bertsolarien laguntzaz ekitaldia doinuz jantzi zuten.

Herenegun, ostera, martxoaren 9an Bilbon egin zuten KORRIKAren aurkezpena. Bilborock aretoan izan zen eta 100 lagundik gora bildu ziren. 22. edizioa aurkezteaz gain, unitate didaktikoen barnean dagoen Korrika Jokoa ere probatu zuten bertaratutakoek, Kahoot plataformaren bitartez. Ondoren, Mixerabliak taldearen kontzertua izan zen. Bilbo eta inguruetako hainbat eragile gerturatu ziren ekitaldira, besteak beste, Bilboko Udala, Abante-Berriako kideak, Abusu ikastolako ordezkariak, Athletic-eko ordezkariak, Bilboko euskalgintzako kideak eta abar.