JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina
Hamar eguneko lasterketa baino gehiago

Hamar eguneko lasterketa baino gehiago

Aurreko asteburuan, Ane Elordi Alburquerque Korrika arduradunak VI. Forum Subiranistaren Eskolan parte hartu zuen. Ekitaldiak, Gironan egina, Europa mailako hizkuntz eskubideak izan zituen hizpide. Bertan, Elordirekin batera, Josep Buades (Joves de Mallorca per la Llenguako bozeramailea), Montserrat Cassacuberta (Bretainiar Batasun Demokratikoaren ordezkaria), Fernando Ramallo (Vigoko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza irakasle titularra) eta Albert Lloreta kazetaria mahai-inguru batean aritu ziren, inperialismo linguistikoaren aurkako borrokaz, herri-mobilizazioaz, hiztun berrien parte-hartzeaz eta teknologia berrien rolaz.

Aurreko astean Euskararen Nazioarteko Eguna izan zela gogorarazita hasi zuen Elordik bere mintzaldia, eta, datu soziolinguistikoak emateaz gain, egoera larri baten aurrean gaudela adierazi zuen, Kontseiluaren azken interpretazioen ildotik. Haren hitzetan, “Gure hizkuntzaren erabileran, atzeraldia izaten ari da, non eta euskara gehien erabiltzen den guneetan. Orotara, hiztunen % 17,5ek soilik erabiltzen du euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago; alegia, gizarte-erabilera zeinak hizkuntzen osasun-egoera azaltzen baitu ahula da”.

Halaber, gure hizkuntzaren aurkako oldarraldia izan zuen hizpide: euskararen kontrako epaien berri eman zuen, argi utzita horiek gure hizkuntzaren aldeko hizkuntza-politikak arrisku larrian jartzen dituztela; halaber, salatu zuen horrelako ebazpenek Europako Hizkuntza Gutxituen Gutuna bera ere ipintzen dutela ezbaian.

Korrika koordinatzaileak gehitu zuen oldarraldi judizialak dimentsio politikoa eta mediatikoa barnebiltzen dituela, eta, hala, diskurtso aldrebesak euskararen aldeko neurriak diskriminazioarekin lotzen dituztenak piztu eta areagotzen dituela. “Irmotasunez heldu beharreko premiazko afera politikoa da”, aldarrikatu zuen.

Horregatik guztiagatik, Elordik azpimarratu zuen zein garrantzitsuak diren Korrika eta antzeko ekintzak. Horrez gain, atzera begiratu eta 1. KORRIKA zein egoeratan sortu zen gogoratu zuen: “Garai hartan, AEKn gure ikasleen matrikularen erdia-edo hartzen genuen geure gain, eta horrek galerak ekarri zizkigun”. Korrika herri-mugimenduaren guraritik sortu zuela gehitu zuen, jendarteak gogo bizia baitzuen euskarak biziraun zezan.

 

Korrika aplikazioa - 1. Zozketaren irabazlea

1. Zozketaren irabazlea Ander Altuna Gabiola izan da. Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, kantinplora, bolaluma eta koadernoa), lau liburu, Esne Beltzaren azken kontzerturako bi sarrera, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro) irabazi ditu.  Zorionak! Adi egon hurrengo zozketei!

 

ZOZKETA BEREZIA (Esne Beltza ikusteko bi sarrera): abenduak 24
ZOZKETA BEREZIA (Esne Beltza ikusteko bi sarrera): abenduak 25
ZOZKETA BEREZIA (Esne Beltza ikusteko bi sarrera): urtarrilak 1

2. ZOZKETA: urtarrilak 17
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, Esne Beltzaren azken kontzerturako bi sarrera, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
3. ZOZKETA: otsailak 14
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
4. ZOZKETA: martxoak 14
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
5. ZOZKETA: apirilak 18
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
6. ZOZKETA: maiatzak 16
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
7. ZOZKETA: ekainak 12
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).

Korrika aplikazioa eraberrituta dator

Diseinu berria edukitzeaz gain, hilero-hilero zozketa ezin bereziagoak egingo dira instalatuta dutenen artean.

 

Korrikarik gabeko urtea izan arren, Korrikarako eta Korrikazaleentzako albiste ona dakargu: aplikazioaren diseinua berritu dugu eta hurrengo Korrikari buruzko albiste nagusiak zuekin partekatu ditugu, dakizuenez dagoeneko buru-belarri baikabiltza haren prestaketan.

Kanta, ibilbidea, omendua... gauza asko izaten dira zuen interesekoak, eta aplikazioaren bitartez horien gaineko informazioa helaraziko dizuegu pixkanaka. Horrez gain, Korrikazaleokin harreman estuagoa eduki eta Korrikari agertzen diozuen fideltasuna eskertu nahi dugunez, gaurtik ekainera bitartean opari bereziak banatuko ditugu zuon artean zozketen bidez.

Hasteko, Korrikak Esne Beltzaren azken kontzertura gonbidatu nahi zaitu! Otsailaren 1ean, Bilbao Arenan, musika taldeak agur esango die oholtzei hamazazpi urte eta gero. Gainera, kontzertuan Korrikarekin lotutako ezustetxoa egoteaz gain, kartel zoragarria dakar. Taldea oso ondo lagunduta egongo da azken jai horretan, Fermin Muguruza, La Pegatina, Green Valley, Amak, Xiberoots, Chambao eta El Canijo de Jerez izango baititu ondoan, besteak beste, eta sorpresa gehiago ere izango direla iragarri dute. Bada, ekitaldi horretarako bost sarrera bikoitz lortzeko zozketak egingo ditugu, abenduan eta urtarrilean.

Gainerako opariei dagokienez, irabazle suertatuz gero, honako hauek eskuratuko dituzu: Korrika katilua, lau liburu, Berriarekin elkarlanean Korrikaren urteurrena ospatzeko sortutako trixerta, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, bolaluma, kantinplora eta koadernoa) eta Malum Rex jatetxean afaltzeko zein bazkaltzeko 50 euroko bonua.

Zozketek prozedura erraza izango dute: aplikazioaren bitartez bidaliko dugun inprimakia bete (izen-abizenak, e-posta eta telefono-zenbakia) eta, besterik gabe, zozketetan parte hartuko duzu. Lehendabiziko zozketa larunbat honetan egingo dugu, Durangoko Azokarekin bat eginda.

Zeren zain zaude? Korrikaren bihotza zure sakelakoan: albisteak, nobedadeak eta informazio garrantzitsuena, dena leku bakarrean. Eskaneatu honako QR kodea eta unean bertan izango duzu Korrika aplikazioa!

NOIZ IZANGO DIRA ZOZKETAK?
  • 1. ZOZKETA: abenduak 7, DA!
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, Esne Beltzaren azken kontzerturako bi sarrera, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).

ZOZKETA BEREZIA (Esne Beltza ikusteko bi sarrera): abenduak 24
ZOZKETA BEREZIA (Esne Beltza ikusteko bi sarrera): abenduak 25
ZOZKETA BEREZIA (Esne Beltza ikusteko bi sarrera): urtarrilak 1

  • 2. ZOZKETA: urtarrilak 17
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, Esne Beltzaren azken kontzerturako bi sarrera, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
  • 3. ZOZKETA: otsailak 14
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
  • 4. ZOZKETA: martxoak 14
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
  • 5. ZOZKETA: apirilak 18
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
  • 6. ZOZKETA: maiatzak 16
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).
  • 7. ZOZKETA: ekainak 12
    -Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro).

Trixerta berezia Korrikaren 44. urteurrenean

Berria egunkariaren eta AEKren arteko elkarlanari esker, Korrikaren 44. urteurrena ospatzeko kamiseta jarri dugu salgai. Efemeridearen harira, 1. KORRIKA hura nolakoa izan zen azaldu dute elkarrizketa batean Lurdes Etxezarreta AEKko Nazio Kontseiluko kideak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak.

 

korrika 1 aurkibidea 1. KORRIKAk Oñati eta Bilbo batu zituen, eta ezohiko garaian egin zen: azaroaren 29tik abenduaren 6ra. 1.820 kilometro egin zituen, gaueko hamarretan abiatuta. Aurrekontua ere bestelakoa izan zenegungoarekin alderatuta: 18.000 pezeta, gaur egungo 108 euro. “Oso xumea zen”, aipatu du Elordik.
Xabier Peña irakaslea izan zen omendua, eta leloa “Zuk ere esan bai euskarari”. Abestia Xabier Amuriza bertsolariak ondu zuen.

Korrika haren irudia baliatu du Malen Amenabar diseinugileak kamiseta sortzeko, eta Berriaren dendan dago salgai bai haurrentzat bai helduentzat. Halaber, Durangoko Azokan Berriaren postuan ere salgai izango dute, baita Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ere. Horrez gain, Korrika aplikazioaren diseinu berria estreinatu dugula ospatzeko, hilero zozketak egingo ditugu opari bereziak banatzeko, tartean urteurrenaren kamiseta.

1. KORRIKAri buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure webgunean haren historiari eskainitako atala daukagu, edizio bakoitzeko informazio nagusia biltzen duena.

 

 

AEK-Korrikak bat egiten du Gure Esku-k deitutako mobilizazioarekin

Nazio-mailako mobilizazio erraldoia iragarri dute ekainaren 7rako, “Bagara” ekimenean.

Joan den larunbatean, hainbat ekitaldi kultural ospatu zituen Gure Esku Dago elkarteak hiriburuetan; AEK-Korrikaren izenean, Ane Elordi eta Lurdes Etxezarreta izan ziren bertan. Beste kontu batzuen artean, dei egin zuten ekainaren 7ko manifestazio erraldoirako, “Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki” lelopean.

Gure Eskuk “Bagara” izeneko ekimenaren barruan iragarri zuen ekitaldia; AEK-Korrikak bat egin du deialdiarekin, bai eta gogorarazi ere hizkuntza-eskubideak ere badaudela giza eskubideen aldarrikapenaren barnean.

Ekitaldiez gain, Gure Esku Dagok Euskal Herria irudikatzeko hamabi orduko bideo-maratoi birtuala ere antolatu zuen larunbatean, eta horretan ere bere alea jarri zuen AEK-Korrikak, biak (AEK zein Korrika) zer diren azaltzeko ikus-entzunezko bat plazaratuta. Hementxe duzue ikusgai: