Azken zozketaren irabazlea Nerea Goiri Mendiolea izan da. Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, kantinplora, bolaluma eta koadernoa), lau liburu, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osoko harpidetza irabazi ditu. Zorionak!
Euskara eta Katalana. Elkarlanerako gidalerroak ezarri dituzte bi ekimenek.
Azken hilabeteetako lan lerroari jarraiki, hizkuntza gutxituen sarea ehuntzen eta indartzen jarraitzen du Korrikak. Sortzen lehendabizikoa izanik, Korrika ahizpa txikiagoei bidea errazteko informazioa partekatzeko bilera egin dugu gaur Tomeu eta Pau arduradunekin: 2026rako inoizko Correllenguarik handiena eta parte hartzaileena osatu nahi dute. Ez hori bakarrik, herrialde katalan guztietatik igarotzeko erronka hartu dute. Ibilbideak 1080 kilometro izango ditu, eta etapetan banatuko da.

Okzitanieraren aldeko lasterketan parte hartu du gaur goizean KORRIKAk, Lavaur inguruan.
Iaz bezala, aurten ere AEK-KORRIKAk babesa eta elkartasuna adierazi dio La Passem ahizpa txikiari. Okzitanieraren aldeko lasterketa burutzen ari da egunotan, eta Euskal Herritik KORRIKAren ordezkaritza bat abiatu da eskuratutako kilometroan parte hartzeko.
Ane Elordik, Korrikako arduradunak azaldu bezala, garrantzitsua da hizkuntza gutxituen arteko sarea osatzea: "Aurreko astean Bretainian izan ginen, Ar Redadegeko eta La Passemeko lagunekin, eta gure asmoa eta erronka da sare hori gero eta indartsuagoa izatea, besteak beste, hizkuntza hegemonikoen aurrean nola jokatu eta estrategia bateratu bat osatzeko, adibidez".
5. zozketaren irabazlea Roke Arantzamendi izan da. Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, kantinplora, bolaluma eta koadernoa), lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osoko harpidetza irabazi ditu. Zorionak! Adi egon hurrengo zozketei!
7. ZOZKETA: ekainak 12
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osorako harpidetza.
Asteburua elkarrekin eman dute Bretainiako Rennes hirian hiru ekimenetako hainbat partaidek. Goiz osoko bilkura baten ostean, aurrera begira partekatu beharreko hainbat gako jarri dituzte mahai gainean.
Bretoiera, okzitaniera eta euskara. Hiru hizkuntza, hiru ekimen. Bretainiako Rennes hirian batu dira Korrika, La Passem eta Ar Redadeg lasterketako ordezkariak aurten egindako bigarren bileran. Helburuak hizkuntza gutxituen harremana estua eta zuzenagoa izatea, eta informazioa partekatuta, egitasmo bakoitza indartzea izan dira.
Hala, lehendabiziko erronken artean, egutegia partekatzea eta hiruon mugarrietan parte hartzeko konpromisoa adostu ditugu, besteak beste.
Goizeko bederatzietatik hasita, informazioa elkar-trukatzen egon ginen atzo bertako Diwanean (bretoiera ikasteko zentroa), ekimen bakoitzaren xehetasunak azaltzen: lasterketa bera, materiala, alderdi teknikoak, komunikazioa, testuinguru politikoa, etab. Aurkezpenak amaituta, bi lan talde osatu genituen komunikazioan eta alor teknikoan are gehiago sakontzeko. Amaitzeko, Diwanen aldeko manifestaziora batu ginen beste 1.500 parte hartzailerekin batera.
Hurrengo hitzordua, La Passem izango da, ostiralean, hilak 23. Korrikak 34. kilometroa eskuratu du eta Lavau hirian egingo du lasterka.