Udako euskara ikastaroak Udako euskara ikastaroak

Jalgi Hadi Crowdfunding kanpainaren bigarren erronda martxan

Euskara bizirik dago, baina merezi duen istorioa oraindik kontatzeke dago. Lagundu dezagun elkarrekin!
Korrika ez da bakarrik lasterketa bat. Bultzada bat da. Arnasa. Eta orain, horren atzean dagoen istorioa pantailara ekarri nahi dugu: Jalgi Hadi dokumentala sortu nahi dugu.

 


šŸŽ„ Proiektua martxan da jada!
400 lagunek baino gehiagok egin dute ekarpena, eta 38.000 euro batu ditugu orain arte. Bihotzez eskertzen dizuegu guztiei! Zuei esker, lehen grabaketak egin ditugu, eta dokumentala errealitate bihurtzen ari da.
ā— Baina oraindik ez gara helmugara iritsi.
Ez dugu oraindik beharrezko finantzaketa lortu, eta horregatik abiatu dugu bigarren erronda bat. Orain, zu behar zaitugu.
šŸ“£ Ander Iriarte zuzendariak argi du:
"Dokumental hau euskararen iragana, oraina eta etorkizuna lotzeko gako bat izango da."
šŸ¤ Lurdes Etxezarretaren hitzetan:
"Euskararen komunitatea indartzeko elkarlana da bidea."
šŸ”„ Eta Ane Elordik honela dio:
"Euskaltzale guztiok gara dokumental honen giltza."
šŸ’” Zergatik da garrantzitsua zure ekarpena?
Zure laguntzarekin, euskararen aldeko mugimendu handienaren —Korrikaren— historia eta eragina dokumentatuko ditugu belaunaldi berriei inspirazioa emateko, gure hizkuntza eta borroka ikusgai egiteko.
šŸ‘‰ Sartu orain eta egin zure ekarpena:
🌐 www.jalgihadi.eus
Jalgi hadi... eta ekin bideari gurekin!

Maite Zaitut zozketa azkarra

Maiatzaren 3an, herri omenaldi erraldoia egingo diegu Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. Lau sarrera bikoitzen irabazleak hauexek dira:

- Olatz Redondo.

- Oihan Zubia Izagirre.

- Ainhoa Garmendia Vera.

- Nerea Lekue.

 

Zorionak! Adi egon hurrengo zozketei!

5. zozketaren irabazlea!

5. zozketaren irabazlea Ane Insausti izan da. Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, kantinplora, bolaluma eta koadernoa), lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osoko harpidetza irabazi ditu. Zorionak! Adi egon hurrengo zozketei!

 

6. ZOZKETA: maiatzak 16
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osorako harpidetza.
7. ZOZKETA: ekainak 12
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osorako harpidetza.

Gutxienekora heldu da Jalgi Hadi crowdfunding kanpaina

AEK-KORRIKAk eta Mirokutana ekoiztetxeak jarri zuten abian kanpaina duela hilabete, euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko.

 

30.000 euro biltzea lortu du Jalgi Hadik. Amaitzeko 9 egun falta zaizkio kanpainari, eta gutxienekora heltzea lortu du. AEK-KORRIKAtik, bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan sinetsi eta aletxoa jarri duten norbanako zein elkarte guztiei.

Dokumentala grabatzen hasia da Ander Iriarte zinemagilea, zeinak berriki Zilarrezko Biznaga irabazi duen Malagako Zinema Jaialdian bere azken lanarengatik. Erronka 2027an estreinatzea izango da, eta Donostiako Zinemaldira eramateko asmoa ere badago.

Gutxienekora heldu bada ere, helburua 88.000 euro biltzea da. Ane Elordi Korrikaren arduradunak adierazi du azken egunotan ahalik eta diru bilketa handiena egin nahiko luketela, proiektuari bultzada emateko: ā€œDiru-bilketaren azken bederatzi egunetan gaude, eta beste behin euskal jendarteak euskarari eta Korrikari babesa erakutsi dio. Ekarpena egin duten guztiei eskerrak ematea dagokigu, eskerrik asko euskararen auzia pantailetara eramateko ahalegina egin eta interesa erakutsi duzuen guztioiā€.

AEK-ko Nazio Kontseiluko kidea den Lurdes Etxezarretak, halaber, aletxoa jarri duten eragile zein herritarrei eskerrak eman dizkie: ā€œEuskararen etorkizuna hauspotzeko dokumentala egia bihurtuko da herritarren babesari eskerā€.

Ander Iriartek, bestalde, oraindik ere ekarpenak egiteko aukera dagoela gogorarazi du: ā€œOrain, azken ufada geratzen zaigu, azken esprinta helmugara ahalik eta indartsuen iristekoā€. Izan ere, 30.200 eurora heldu berri da kanpaina, eta datozen egunotan, gora egiten jarraitzea espero da.

Gutxienekoaren bi heren lortu ditu Jalgi Hadi proiektuak

Euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko ezinbestekoa den kopurutik hurbilago dago Jalgi Hadi crowdfunding kanpaina. AEK eta Mirokutanaren arteko ekoizpena Donostiako Zinemaldian aurkezteko asmoa dago.

 

Korrika barrutik erakutsiko duen dokumentala gauzatzeko gutxienekoaren %63 erdietsi da. 30.000 euro behar dira gutxienez, nahiz eta Ane Elordik, Korrika arduradunak, berriki zehaztu bezala, ā€œEzin dugu ahaztu helburua ere badela 88.000 eurora heltzeaā€.

Hamasei egun geratzen dira kanpaina amaitzeko, eta asko izan dira Jalgi Hadi proiektua babestu duten pertsona ezagunak; Amagoia Mujika, Berriako zuzendaria, Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Josu Etxaburu, Gure Esku Dago-ren bozeramalea, ZuriƱe Hidalgo abeslaria, Xabier Euzkitze, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak...

AEK eta Korrikatik nabarmendu dutenez, ekarpena egiteak ere saria dakar. Izan ere, poltsiko guztietarako diru ekarpenak egin daitezke: bost eurotik hasita, 250 eurora arte. Norbanakoek soilik ez, elkarteek ere haien alea jarri dezakete, eta haien irudia dokumentalean joateko aukera izan.

Besteak beste, dokumentalaren kredituetan agertzea, estreinaldira bertaratzeko aukera, edota kilometroen zozketan parte hartzea dago, eta kilometro zehatz horiek filmaketan agertuko dira. Egin zure ekarpena www.jalgihadi.eus webgunean!