Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Eskuratu zure petoa, eta HARRO HERRI!

23. KORRIKA badator, eta laster kilometroak eskuratzeko aukera egongo da: bihartik aurrera (otsailak 1), hain zuzen ere.

Hasi al zara motorrak, giharrak eta bihotza berotzen, ezta? Bada, petoa baino ez zaizu falta euskararen aldeko ekimen erraldoia zure herritik (edo zure herritik hurbil) pasatzen denerako! 6 euroan dago salgai, AEKren euskaltegietan, KORRIKA dendetan eta online-dendan.

Eta gogoan izan: KORRIKA bukatutakoan, petoa berrerabili ahal duzu erosketa-poltsa bihurtuta. AEK-k hainbat neurri hartu ditu KORRIKAren aztarna ekologikoa murrizteko; horietako bat da, azken edizioetan bezala, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzea.

Euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak izan bitez KORRIKAren aztarna bakarra!

Petoaren babesle nagusiak: Bertako igogailuak, EITB, Eroski, Euskaltel eta Goiener.

Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA! Harrotasunez!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Mahala-Geuria KORRIKAren alde!

Mahala-Geuriak denda zabaldu du orain dela sei hilabete Donostiako  Boulevardean. Arduradunak euskaltzaleak dira eta erabaki dute dendan sartu eta, euskaraz eskatuz gero, erositako produktuen balioaren %0,5  euskararen alde inbertitzea, eta aurten ekarpen hori KORRIKAri egitea  erabaki dute.

Dendariak euskaldunak dira eta lehen hitza beti euskaraz egiten dute.  Gainera, txartelak eta produktuen izenak eta oharrak euskaraz daude.  Bestalde, bertako produktuak dira %99an.

Dendak bi sarrera ditu, bata Boulevardetik, eta izozkiak saltzen dira  bertan; eta bestea Sarriegi plazatik, eta handik sartuta euskal produktuak eros litezke. Beraz, bertaratu eta eskatu euskaraz harrotasunez!!

Eskerrik asko, Mahala-Geuriako kideak, eta bejondeizuela!!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Korrika Kulturalaren baitan, BADON* Tuteran eta Oiartzunen!

BADON* egitasmoa AEK-KORRIKAren Kultur Sorkuntzarako I. bekaren irabazlea izan da, eta beraz, Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia.

Otsailean Tutera eta Oiartzun izango ditu geltoki:

2024/02/03 TUTERA. Fernando  Remacha Musika eskola. 18:00.

Gainera, herrian KORRIKA eguna ospatuko dute egun horretan eta egun osoko egitaraua prestatu dute, Agerraldiarekin elkarlanean: Ene Kantak, KORRIKA aurkezpena, Argia ikastolako haurren dantzaldia, KORRIKA simulazioa, futbol partida (Unión Tutera-La Caserna) eta bukatzeko, BADON, esan bezala, arratsaldko 18:30ean. Sarrerak salgai Musika Eskolan, Arrigarai AEK euskaltegian, Argia ikastolan eta Gaiteroen tabernan.


2024/02/25 OIARTZUN. Landetxe Kultur aretoa. 19:00. Sarrerak HEMEN.

Martxoan Auritz, Arrasate, Hernani, Astigarragan... ere BADONekin gozatzeko aukera egongo da.

BADON* zentzumenetarako gutizia da: baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatzen dute ikuskizuna.

Gasteizen estreinatu zen opera posdramatikoa, eta handik Donostia, Bilbo, Irun, Iruñea eta Baionara abiatu zuen bere bidaia intimoa.

Atal HONETAN informazio guztia topatuko duzue.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23. KORRIKAk Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu du

Baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko hiru hamarkadan baino gehiagoan borrokan aritu eta ari diren ikasleek jaso dute KORRIKAren gorazarrea. Halaber, Oihaletxea dokumentala (Lander Garrok zuzendua) aurkeztu da, non Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen diren. Omenaldi-ekitaldia gaur (urtarrilak 25) izan da, Hondarribiko Itsas Etxea Auditorioan.

Euskara da Azterketak Euskaraz kolektiboaren aldarria, KORRIKArena bezalaxe. Ikasle horiei, beren bizitzako une erabakigarri batean, baxoa eta brebeta egiteko orduan, azterketek sortutako berezko ezinegonari beste zama bat inposatzen diete: ikasketetan erabili ez duten hizkuntzan aritzea, frantsesez alegia. Hala ere, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin eta egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik, beren notetan kalteak onarturik.

KORRIKAk, aitortza xume honen bidez, haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan nahi du. KORRIKA arduradun Ane Elordik aipatu bezala, “Euskal Herri zabalean, eta hemendik kanpo ere, mundu guztiak jakin dezala gazte hauek, egun, ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori beren hizkuntzan egin; eta, bidegabekeria horren aurrean, pausoak ematen jarraituko dutela”.

Seaskako Lehendakari Peio Jorajuriak hartu du gero hitza, eta Bizkarsoro filmari (Josu martinez, 2023) erreferentzia egiten hasi da, bertan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egunero bizi izaten den errealitatea dela aipatuta: “XXI. mendean, Euskal Herria herri ukatua da; euskara, zangopilatua”.

Beskoitzeko ikastolaren afera salatu du ondoren: “Auzapez puxant batek 51 haur ikastolarik gabe utz ditzake, kale gorrian, egun batetik bestera. Zergatik?”.

Oztopo eta traba guztien gainetik, euskaren ofizialtasuna eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu ditu: “Harro hadi Euskal Herri, ikastolak antikonstituzionaltzat dituen legearen aitzinean. Harro hadi Herri, ofizialtasuna ukatzen diguten hautetsien aitzinean. Harro Herri, haurrei beren hizkuntzaz mintzatzea eta idaztea debekatu nahi dieten errektore** eta agintari zapaltzaileen aitzinean”.

Elorri Falxak, Manex Erdozaintzi-Etxart ikastolako irakasleak, aipatu du frantses Administrazioak irakasleria konplize nahi duela hizkuntza-zapalketan. Brebeta euskaraz egitearen aldeko borroka irabazi genuen, baina orain Baxoaren tenorea da: “Ikastolak, hautetsiak, jendartea… herri oso baten sustengua beharko dugu borroka hau ere irabazteko”.

Ikastoletan, berdintasun-, errespetu- eta elkartasun-balioetan heziak izan gara”. Azterketak Euskaraz kolektiboaren izenean, Maika Gueiçanburu ikasleak aitzineko belaunaldien lana du azpimarratu: “Zonbaitetan, kantuz eta dantzan egin diogu aurre inposizioari; beste batzuetan, okupazio- eta desobedientzia-ekintzekin; baina, beti, maitasunarekin, gure aitzindarien bideari jarraikiz”. Egungo ikasleak lekukoa hartzeko prest daudela adierazi du Gueiçanburuk, “KORRIKAn bezala, lekuko hori beste belaunaldiei pasatuko diegu, harik eta Euskal Herri euskalduna lortu arte!”.

Oihaletxea dokumentala
Lander Garrok zuzendu du ikus-entzunezkoa. Ordu-erdi pasatxoko iraupena du, eta Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.

KORRIKAk eta Azterketak Euskaraz taldeak badute zerbait komunean, guztiontzat begi-bistakoa denaz aparte: biak jaio ziren desagertzeko bokazioarekin. Bi ekimenak maite ditugu, baina ez dute irauteko bokaziorik, biak sortu direlako anomalia baten ondorioz; zerbait injustua aldatzeko”, adierazi du Garrok.

Oihaletxea metafora bat dela azaldu du: euskara irudikatzen duen metafora, alegia. Gu oihaletxe edo oihal-etxolaren barnean gaude, eta euskarak babesten gaitu. Gure babeslekua da euskara/oihaletxea, baina kanpoko elementuen (haizea, hotza, ekaitza) mende gaude. Guk oihaletxeari tinko eusten diogu, desager ez dadin. Era berean, ez dugu oihaletxea indartzeko denborarik; izan ere, etengabe kanpoko elementu horien kontra ari garenez, eskuartean duguna atxikitzen dugu.

Aurrera egingo dugu, harrotasunez, harik eta oihaletxe hauskor eta arin hauek, eguraldi apetatsuaren aurka, harrizko etxe sendo eta atsegin bihurtu arte.

Dokumentala otsailaren 8an estreinatuko da, EITBn.

Oroigarri-banaketa
Azterketa Euskaraz kolektiboaren lana aitortzeko, AEK-k oroigarri bana eman die Estitxu Robles, Xalbador, Manex Erdozaintzi-Etxart, Piarres Larzabal eta Kattalin Elizalde kolegioetako ordezkariei, zein Bernat Etxepare lizeokoei. Ane Elordik, txalo-zaparrada artean adierazi duenez, “Egiten ari zareten borroka gogorra izan da, eta izaten ari da. Izan dadila oroigarri xume hau egindako lanaren aitortza; AEKren partetik, gure esker ona, euskaldunon eskubideen alde lehiatzeagatik”.

Txarangaren kalejirarekin bukatu da ekitaldia.

* Brebeta (frantsesez: Diplôme national du brevet, DNB): Iparraldeko eta Frantziako eskola zein ikastoletako haurrek kolegioa amaitutakoan goi-mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor gainditu beharreko azterketa. Hegoaldean, DBH3 ikasturtearen bukaeran pasatu beharko litzateke, 14-15 urteren bueltan.

 Baxoa (frantsesez, Baccalauréat; lagunarteko hizkuntzan “bac” eta lehenago “bachot”):Ipar Euskal Herriko eta Frantziako eskola zein ikastoletako haurrek kolegioa amaitutakoan derrigor gainditu beharreko azterketa. Hegoaldean, selektibitatea litzateke haren baliokide.

** Errektore: Frantziako Estatuan, irakaskuntza-barruti bateko burua.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Una comunidad orgullosa del euskera: HARRO HERRI, KORRIKA

Oharra: iritzi artikulu hau gaztelaniaz zabaldu dugu erdal prentsa idatzian.

Sinatzaileak: KORRIKA arduradun Ane Elordi Alburquerque eta AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

 

Una comunidad orgullosa del euskera:  HARRO HERRI, KORRIKA

Recientemente, en AEK os presentamos la vigésima tercera edición de KORRIKA. No será hasta el 14 de marzo cuando estemos de nuevo en la carretera, tipi-tapa, tipi-tapa; pero puede decirse que la próxima edición de KORRIKA está ya muy viva. No en vano, hasta ese mismo día tenemos en marcha un sinfín de iniciativas.

Este año, KORRIKA quiere ser la reivindicación alegre y firme de una comunidad, de un pueblo: “HARRO HERRI”. Teniendo muy presente la demostración de fuerza de la anterior edición, en AEK, queremos seguir extendiendo el movimiento en favor del euskera: “movamos el pueblo del euskera hasta movilizar el entorno”.

 

KORRIKA CON EFECTOS PSICOLÓGICOS POSITIVOS

De hecho, en los últimos meses, hemos podido conocer el trabajo sobre KORRIKA llevado a cabo por el investigador Jon Zabala Arando. El estudio, de gran repercusión en la prensa, ha demostrado científicamente que participar en KORRIKA tiene efectos psicológicos positivos en el bienestar social y el empoderamiento colectivo de las personas.

El sentimiento de afinidad es una necesidad psicológica básica e importante para nuestra salud; las personas participantes en KORRIKA afirman “que se sienten más importantes”. KORRIKA, sin duda, es una explosión tremenda de emociones positivas que genera sentimientos de solidaridad. Indescriptible para mucha gente. Una sacudida compartida que se siente intensamente en las entrañas.

Por último, el estudio también incidió positivamente en el empoderamiento colectivo, es decir, en los objetivos de nuestra comunidad y en la sensación de capacidad de influencia y cambio en la sociedad.

En resumen: KORRIKA es un estimulante que nos refuerza como sociedad.

 

ORGULLO SIN COMPLEJOS

También es el momento de sentirnos orgullosas y orgullosos en la cambiante situación actual. En esta encrucijada, es hora de gritar unánimemente que queremos vivir en euskera. Si el euskera va a salir adelante será por la determinación de la sociedad; y KORRIKA nos da una magnífica oportunidad para activar al pueblo y hacer una reivindicación firme, a exigir a las instituciones a que den más pasos, respondiendo al ánimo del pueblo. Asimismo, KORRIKA nos une, nos hace sentir parte de una comunidad, mueve el entorno y acerca más gente al euskera. El euskera mueve KORRIKA, y KORRIKA moverá a la sociedad

“Harro” eta “herri”. Este par de palabras dibuja la idea de una Euskal Herria euskaldun. ¡Estamos orgullosas y orgullosos! Lejos de la individualidad: porque somos colectivo, comunidad. Pueblo, en definitiva. Con una lengua, el euskera; la cual, desde KORRIKA, queremos impulsar junto al sentimiento de unidad, de energía colectiva, para avanzar juntas y juntos en el futuro.

A esta comunidad se le debe el CONOCIMIENTO UNIVERSAL DEL EUSKERA. Para eso estamos trabajando en AEK, y KORRIKA también lo reivindica: el derecho a que toda la ciudadanía pueda vivir cómodamente en euskera en toda Euskal Herria.

Os invitamos a participar en KORRIKA, a vivir esa energia colectiva y a imaginar un futuro individual y colectivo también en euskera. Aurrera KORRIKA!

 

Ane Elordi Alburquerque

Aitziber Balantzategi Ibargoitia

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!