Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Ez da Milan, Arrangoitze da!

Hemen da 23.KORRIKA!

Hiru hilabete eskas falta dira euskararen aldeko ekimena abiatzeko, eta motorrak berotzen joateko, edizio honetako jantzien desfilea egin dugu Arrangoitzen.

23.KORRIKAren arropa eta osagarriak salgai dira Euskal Herriko hainbat txokotan: AEKren euskaltegietan eta KORRIKA dendetan. Online denda egunero eta 24 orduz irekita.

Eskerrik asko Natura Antzokira hurbildu zineten lagun guztiei, desfilean parte hartu zenuten ikasle, guraso, artista eta herritarrei. Eta, bereziki, mila esker, Kanalduderi erreportaje puskagatik!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23.KORRIKAren material didaktikoa euskaltegietarako

KORRIKAren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko KORRIKA ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen du, maila guztietarako eta eskaintza mota guztietan aritzeko: aurrez aurre, autoikaskuntza eta online. Halaber, ez da Kahoot bidezko txapelketa egiteko aukerarik faltako.

IKUSI HEMEN

Batetik, “Badator 23. KORRIKA” izeneko unitate laburrak topatuko dituzue, KORRIKA badatorrela iragartzeko eta KORRIKA-kanta ezagutzera emateko. Bestetik, otsail erdialdean, unitate didaktiko mardulagoa zabalduko dugu.

On egin eta Harro Herri!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23. KORRIKA kanta kalean da HARRO HERRI izenburupean

Maite Arroitajauregi, “Mursego”, musikariaren gidaritzapean sorturiko kanta aurkeztu dute Ane Elordi KORRIKAko arduradunak eta Arroitajauregik berak Eibarko Juan Bautista Gisasola musika-eskolan. Horrez gain, bideoklipa ere plazaratzeko baliatu dute agerraldia.

23. KORRIKA kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Maite Arroitajauregi musikariak eta Ane Elordi KORRIKA arduradunak gaur goizean, Eibarko Juan Gisasola musika-eskolan.

Berak egindako lanen artean ezberdina egin zaiola adierazi du Arroitajauregik, gutxi izaten baitira enkarguz egindako lanak: “Horrek geure buruari muga batzuk jartzera eraman gintuen, baina horrelako kantuekin egon ohi diren inertzia edo ohiturak kolokan jartzera: Korrika egiteko ez dagoela modu bakar bat, ez dagoela kanta bakar bat, bideak badituela gorabeherak eta bihurguneak.” Horrez gain, nabarmendu beharra dago pertsona askok osatutako lantalde batek sortu duela kanta.

Kantuak 6-7 zati ezberdin ditu; kantuaren barruan 3 kanta ezberdin, eta minisinfonia moduko zerbait oharkabean. Kantu berritzailea denik ezin uka: “Atea zabaldu diegu azelerandoei, disonantziei, kaos modukoei, keinuei... Eta hainbat kantariren artean abestua egon arren, apenas inor ez nabarmentzeari, masa bat irudikatzeari”, azaldu du Arroitajauregik.

Pop-barrokoa
Prozesu luzea izan den arren, gozatu egin dutela gaineratu du musikariak:

“Letratik abiatu ginen kantu pop bat egiteko, eta behin hezurdura eta melodia nagusia argi samar genituela hasi ginen konponketak proposatzen eta jolasten, askotariko ideiak botatzen eta eztabaidatzen, ados egon garen arte % 100ean”. Berrehunka pista zirriborratu eta milaka aldiz entzun eta gero, emaitza “pop-barroko kantu bat” izan da. Harrerari dagokionez, kontuan izan dute horrelako abesti bat publiko zabalari zuzenduta dagoela, eta berdin balio behar duela umeek abestu eta dantzatzeko, lagunarteko festarako, zein errepidean denok bat eginda oihukatzeko.

Bideoklipa
Ane Elordi Alburquerquek azaldu legez, bideoa Amaia Badiola Elgezabalek egin du eta, eta, batez ere, aurreko edizioetako artxiboko irudiz osatuta dago: “23 ediziok eta 43 urtek askotarako ematen dute; besteak beste, ikusteko zer nabarmenak diren KORRIKAn mota guztietako bilakaerak: gizartea, aldarrikapenak, estetika, komunikatzeko erak... baita gauza horiek guztiak jasotzeko teknikak ere”. Izan ere, denboraren aurrera-egite horrek euskararen erresistentzia ere irudikatzen du. Egileak dioenari jarraikiz, “Bideoklipa batzuetan da nostalgikoa, beste batzuetan polita, eta “punkia” ere izan daiteke”.

LOTURA HONETAN INFORMAZIO GEHIAGO

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

BADON* opera Donostian, hilaren 17an

BADON* operaren hurrengo geltokia Donostia izango da.

Abenduaren 17an, 18:30ean, Antzoki Zaharrean gure zentzumenak dantzan ipiniko dituzte baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduek, literaturak eta bertsoek.

Sarrerak 10 euroan (Korrika Laguntzaileek 8 euroan) salgai hemen.

Urtarrilean, Iruñean, Bibon eta Baionan ikusteko aukera izango duzue. Informazio gehiago orrialde honetan.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

HARRO HERRI: herri aldarrikapenaren KORRIKA

Berriki, 23. KORRIKA aurkeztu dugu; martxoaren 14tik 24ra, errepidean izango gara, tipi-tapa, tipi-tapa, baina KORRIKAren datorren edizioa jada bizirik dago. Izan ere, azarotik martxora, hamaika ekimen izango ditugu abian.

Aurtengo KORRIKAk herri alai eta tinkoa izan nahi du: HARRO HERRI. Aurreko KORRIKAko indar-erakustaldia oso gogoan, euskararen aldeko mugimendua zabaldu nahi dugu: mugi dezagun euskararen herria, harik eta ingurua mugiarazi arte.

HARRO, KONPLEXURIK GABE

Geure buruaz harro egoteko unea ere bada egungo egoera aldakorrean. Bidegurutze honetan, garaia da euskaraz bizi nahi dugula aho batez oihukatzeko. Euskarak aurrera egingo badu, herriaren erabakitasunagatik izango da, eta KORRIKAk aukera bikaina ematen digu herria aktibatzeko, aldarrikapen tinkoa egiteko, erakundeek pauso gehiago egin ditzaten, herriaren gogoari erantzunda. Era berean, KORRIKAk batu egiten gaitu, komunitate baten parte sentiarazten gaitu, ingurua mugitzen du eta euskarara jende gehiago hurbiltzen du.

Euskarak mugitzen du KORRIKA, eta KORRIKAk mugituko du euskal komunitatea.

Harro eta herri: hitz-pare honek Euskal Herri euskaldunaren ideia margotzen du. HARRO gara, bai! Banakotasunetik urrun: taldea, komunitatea, HERRIA garelako. Euskara herri baten hizkuntza da, eta KORRIKAn batasun-sentimendua hauspotu nahi dugu, elkarrekin etorkizunean aitzina egiteko energia kolektiboa, alegia.

Euskarak gauza asko behar ditu, baina, batez ere, aurrera egin nahi duen herria; gaur egun ere, ezinbestekoa da euskararen aldeko kontzientziazioa lantzea. Euskaraz bizi nahi badugu, herri gogo hori ezinbestekoa da —beti izango da—. Halaber, horrek ere laguntzen du komunitatea —herria— sendotzen.

Euskararen normalizaziorako, guztion ahalegina behar dugu. Oldarraldi guztien aurrean mugituko dugu KORRIKA, KORRIKAk euskal komunitatea mugitzen duen moduan!

HARRO, BAINA EZ KONFORME

Herritarren kontzientziazioan eta aktibazioan eragiteak ez du esan nahi ardura norbanakoen bizkar uzten denik, edo aitzakia hori erabili behar denik egiturazko neurririk ez hartzeko. Herritarren ahalegin soila ez da aski euskararen auzia bideratzeko, erakundeek zeregin garrantzitsua dute euskararen normalizazioan, herritarren nahiari bidea eman behar diotelako.

Komunitate horri EUSKARAREN EZAGUTZA UNIBERTSALA zor zaio. Horretarako ari gara lanean AEKn, eta KORRIKAk ere hori aldarrikatzen du: Euskal Herri osoan, herritar guztiok euskaraz eroso bizi ahal izateko eskubidea.

AEK-k 23. KORRIKAn jasoko duen dirua Euskal Herri osoan euskararen normalizazioaren aldeko bere lana egiten jarraitu ahal izateko baliatuko du.

Baina bakarrik ezin dugu, eta hizkuntza-politika eta erreminta ausarten premia dugu. DOAKOAK eta guztiontzat, hezkuntza, transmisio eta helduen alfabetatze eta euskalduntze tinkoak bermatzeko.

Horrela, inori baimenik eskatu gabe, ozenki esan ahal izango dugu: BAGARA ETA IZANGO GARA. Hizkuntzak elkar ulertzeko sortu zirelako, komunitateak eraikitzeko. Erabakia hartua dugu: EUSKARAZ izango gara! HERRIAREN ERABAKITASUNAGATIK izango gara. Harro Herri, eta gora KORRIKA! Gora AEK!