AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa
KORRIKA, "Euskal Herriko super potentzia emozional gorena"

KORRIKA, "Euskal Herriko super potentzia emozional gorena"

Atzo, KORRIKA arduradun Ane Elordik Kultura eta herrigintza, desira, afektu eta atxikimenduen ikuspuntutik mahai-inguruan parte hartu zuen.

Herringintza aztertzen denean, desira, afektua eta atxikimenduen ikuspuntutik, “AEKrentzat ohore handia izan da ikastaroaren mahai-inguru parte batera gonbidatzea; hor KORRIKA kokatzeak asko esan nahi duelako. Izan ere, sari moduan ere hartzen dugu, "berme-zigilu" bat, alegia”, adierazi zuen Elordik.

Are gehiago, Estitxu Garaik, moderatzaileak, Ane Elordi aurkeztean aipatu zuen moduan, bezperan, ikastaroaren lehen jardunaldian ere KORRIKA hainbat aldiz aipatu zen, eta KORRIKA dela herri honetan dugun “super potentzia emozional gorena” azpimarratu zuten. Elordiren hitzetan, “Euskararen aldeko lasterketak ilusioa eta zirrara sortzen du, herri baten aldarri alaia eta tinkoa da; desiragarritzat dugu KORRIKAren etorrera bera, eta ibilbidean batzen gara Euskal Herri euskalduna desio dugunok”.

Mahai-ingurua UEUko Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun ikastaroaren barruan kokatuta dago, UEUK berak eta Iratzar Fundazioak antolatuta. Leire Vargas Nieto (idazlea eta bertsolaria), Ainhoa Olaso Sopelana (ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. Gidoigintzan aritua eta aditua. Orain Bilgune Feministan) eta Estitxu Garai Artetxe (Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua eta Gizarte Komunikazioan masterra. Publizitatean doktorea, UPV/EHU) aritu ziren KORRIKA arduradunarekin batera.