Hitzekin eta gorputzekin, 22. Korrika Amurriotik Donostiara iritsi da

Aurtengo mezuaren egileak, Karmele Jaiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Donostiako Boulevard Zumardian; Amurriotik atera eta 11 egunetara.

EKIN EUSKARARI! EUTSI KATEARI!
22. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu du “hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.

 

 

Mezua pdf formatuan hemen. Audioa hemen.

Horren ondoren, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kide batek, Gipuzkoako ordezkaria den Aize Otañok, bota ditu AEKren izenean 22. KORRIKA bukatu ondorengo lehen hitzak (HEMEN daude irakurgai).

Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu aktoreek gidatu dute amaiera-ekitaldia. Bukatzeko, egun osoko azken jaian guztiz murgildu aurretik, talde berezi batek publikoa dantzan jarri du aurtengo KORRIKAren abestiarekin.

22. KORRIKAren balorazioa bihar, apirilaren 11n, egingo du AEK-k, goizean, Donostian.

Eskerrik asko, Euskal Herria; eta zorionak!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu da, “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamikan

Duela bi aste aurkeztu zen “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamika, Korrikaren ingurumarian sortutakoa, doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duena, hain zuzen ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.

Gaur, ordea, Korrikaren bosgarren egunaren barruan, ekimena beraren barruan dagoen beste ildo bat aurkeztu da: Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean. Hauek dira gaur zabaldutako adierazpenaren sinatzaileak:
BATUZ Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza, Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, HEGOALDE euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia, Maizpide.
Adierazpenarekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, bertan halaxe jasota: “Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”.

Gaur, Donibane Garaziko Gau Eskolaren atarian, Alizia Iribarren Anduezak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, adierazpena irakurri du, bertako hainbat ikasle ere bertan zirela.

Era berean, segituan, bertatik hasita, 22. Korrikak hartu du Donibane Garaziko adierazpenaren kilometroa (2022-04-04/ 1062 KM/ 17:06), eta han bildutako guztiek parte hartu dute.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Denok Donostiara, 22. KORRIKAren azken jaira!

Boulevard Zumardian bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 10ean, aurreikusitako baino urtebete geroago. Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea.

Hilaren 10eko bukaera-egun handia aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur KORRIKAren arduradunek. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratzeko, eta, era berean, uste dute Donostiako herritarrentzat nahiz eragileentzat hitzordu ederra izango dela, euskararen auzian lanean segitzeko akuilua.

Amaiera ekitaldia Boulevard Zumardian izango da, Udaletxearen ondoan. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo dugu, eta noski, mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Bagera Elkarteak sortutako “atzean zuloa” proiektuaren aurpegiak izango dira; esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak, alegia.

Bestalde, azken eguneko arduradunak, Luix Intxauspek, azaldu du Donostiako jairako “dena prest dagoela”, eta egun osoa iraungo duela. Festa “handia bezain berritzailea” prestatu dute auzolanean, eta elkarlanean aritu den Donostiako antolaketa taldeak: gune desberdinetan sakabanatuta, publiko desberdinei begirakoa, egitarauan Donostiako kultur eragileen parte hartzea lehenetsia, eta abar.

Amaitzeko, bi ohar nabarmendu dira: batetik, eraso sexistarik gabeko eguna izateko, eta, bestetik, garraio publikoa erabiltzeko.

Informazio gehiagorako, klika egin HEMEN azken jaiaren atal berezira joateko!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Bukaera eguneko herri bazkarirako tiketak salgai!

Badoa KORRIKA Donostiarako bidean, tipi tapa...
Bukaera egunean, apirilak 10, Donostian, herri-bazkaria egingo dugu Trinitate plazan.

Tiket salmenta, zabalik HEMEN (azken eguna. apirilak 4)

Bi txanda egongo dira: 13:30ean eta 15:00etan
Herri bazkarirako menuak: arrunta, beganoa eta haurrentzat ere bai.

UMEENTZAKO MENUA:

  • Arroza barazkiekin

  • Eusko Labela duen haragiaz egindako hanburgesa Arabako Patatekin

  • Postrea

Prezioa: 10 euro

MENU BEGANOA:

  • Euskal Baserriko Arrautza pistoa

  • Barazki eta Eusko Labeldun ahuntz-gazta errearekin egindako arroza

  • Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin

  • Euskal Sagardoa

Prezioa: 15 euro

MENU KORRIKA

  • Baserriko Txerri produktuak: urdaiazpikoa, txorizoa eta patea

  • Bakailao ajoarrieroa temperatura baxuan egindako Euskal Baserriko Arrautzarekin

  • Euskal Esne Bildotsa burduntzian

  • Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin

  • Euskal Sagardoa

Prezioa: 20 euro

OHAR GARRANTZITSUA:

ADI! Menu mota bat aukeratu, kopurua aukeratu eta saskira gehitu.
Horren ostean, beste menu mota bat aukeratu nahi baldin baduzu, erosketarekin jarraitu botoia sakatu beste menu mota bat aukeratu eta saskira gehitu nahi duzun kopurua.

  • Tiketak ezin izango dira bueltatu.

  • Tiket bakoitza pertsona batentzat balio izango du.

  • Tiketa aurkeztu beharko da sarreran egongo den pertsonari, telefonoan zein paperean inprimatuta.

Baditugu Korrika Munduan lehiaketako irabazleak!

Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetako hainbat lagunek Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute. Julio Jiménez eta Lena Białkowska suertatu dira garaile, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid eta Adam Mickiewicz University Poznan-ekoak, hurrenez hurren, eta sari moduan, online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute.

Irakurri gehiago hemen.

Zorionak Julio eta Lena!!