AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa

Azterketak Euskaraz kolektiboari gorazarrea (bideoa)

Baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko hiru hamarkadan baino gehiagoan borrokan aritu eta ari diren ikasleek jaso dute KORRIKAren gorazarrea, Hondarribiko Itsas Etxea Auditorioan egindako ekitaldian, urtarrilaren 25ean. Laburpena ikusi nahi? Bideo hau Kanalduderekin elkarlanean sortu dugu:

Halaber, Oihaletxea dokumentala (Lander Garrok zuzendua) aurkeztu da, non Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen diren. Ikusi nahi? Sartu hemen!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

AEK-k euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat

Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da gaur, otsailak 16, Irunen. AEK-k Paperezko bizitzak izeneko adierazpena irakurri du 23. KORRIKA hasiko den hirian, paperik gabeko herritar asko biltzen diren ingurunean. AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok leitu duen adierazpenak dioenez, “herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”. Otañok gogorarazi du urtez urte ari dela hazten eskubiderik gabe dauden pertsonen kopurua: “Zoritxarrez, herritar horiek ezin dute euskara doan ikasi, hemen eta orain, paperik ez izateak beren izatea bera ere ukatzen baitu. Horren aurrean, guk lau haizetara aldarrikatu nahi dugu inor ez dela ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, denontzat direla”.

Hala, AEK-k dei egin die Euskal Herriko administrazio nagusiei, eskubideen bideratzaile zein bermatzaile diren neurrian, eredu izan daitezen: “Bada unea neurriak hartzeko euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion. Izan ere, existitzen ez denak ezinezko du gainontzeko herritarroi zor zaiguna eskatzea”.

Honela bukatu du Otañok Paperezko bizitzak adierazpenaren irakurraldia: “Paperik gabe, ez gara, ez gaude. Baina hori ez da printzipio baliagarria euskararen komunitate zabala osatzen dugun herritarrontzat. Inor kanpoan utzi gabe, har dezagun dimentsio orotan eragiteko konpromisoa; herriaz HARRO, herria batuta. HARRO HERRIA”.

Halaber, Ane Elordi KORRIKA arduradunak ekitaldi berean adierazi du euskararen komunitatea indartzeko “ezinbestekoa” dela heltzen direnak “besoak zabalik” hartzea: “Haiek ere euskararen herriaren parte dira, eta lehenagotik hemen gaudenon eginbeharra da haien bidea samurtzeko erremintak ematea”.

Irungo Harrera Sareko kide Alaine Aranburuk ere hartu du parte Oiasso museoan izan den ekitaldian. Hark esan duenez, “euskarazko kultur eduki asko dago mugaren eta arrazakeriaren bueltan, eta gaurko ekimen honek euskarri eta sortzaile horiei plazatxoa emateko oso aukera ona iruditu zaigu”.

AEK-KORRIKAk Irungo HarreraSarearekin batera antolatutako Hizkuntzak mugarik gabe izeneko ekitaldiaren baitan entzun dira hitzok. Lehen saiakera film laburra ere ikusi dute bertaratu direnek; baita Amets Arzallusen bertsoez gozatu eta Afican Vibes dantza bikotearen saioa ikusi ere. Lehen saiakera film laburraren zuzendarietako batek, Natalia Berridik, hitza ere hartu du. Guztia, xede argi bat jomugan: “administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonek, dauden tokian daudela, bertako hizkuntzak ikasteko eskubidea izan behar dutela aldarrikatzea, eta haien egoerari ikusgarritasuna ematea”.

Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa
Ekitaldian bertan aurkeztu dute Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa ere, herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz. Hala, lehiaketan parte hartu nahi duen orok euskaraz osatu beharko du administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonen egoeraren inguruko kontakizun laburra. Oinarri zehatzak AEKren eta KORRIKAren webguneetan kontsulta daitezke, HEMEN. Lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 25a izango da, eta sari banaketa apirilean egingo da.

Argazkiaren egilea: Gari Garaialde

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

AEK-KORRIKAk eta Izarkomek hitzarmena sinatu dute

KORRIKAren 23. edizioa ate joka dugu. Izan ere, martxoaren 14an abiatuko da Irundik, eta euskararen aldeko 2700 kilometro egin ondoren, 10 egun geroago -martxoaren 24an- Baionan bukatuko da., jai-giroan.

Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu KORRIKAk. Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio kooperatibarentzat ere euskara ardatz nagusienetako bat da telekomunikazio burujabetzaren baitan, eta hizkuntza eskubideak bermatze aldera lan egiten dute: bezeroentzako arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte zerbitzu guztia euskaraz eskaintze

Bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko, AEK-KORRIKAk eta Izarkomek hitzarmena sinatu dute.

Telekomunikazio kooperatibak ekimena ekonomikoki babesteaz gain, Korrika Kulturalean ere bere aletxoa jarri nahi izan du: solasaldi bat eta tailer praktiko bat antolatu dute bulegoak dauzkaten bi hiriguneetan. Horrez gain, martxoaren 14an, Irunen, eta 21ean Bilbon kilometro bana eskuratu dute bazkide guztiekin korrika egiteko.

Adi euskararen seinaleari, eta HARRO HERRI! 

Argazkian, Izarkomeko kide Zaira Moreno eta KORRIKA arduradun Ane Elordi.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23.KORRIKAren edariak, Biba Ardoak eta Boga ekoizleekin elkarlanean

23. KORRIKAk edari ofizial propioak ditu, Biba Ardoak eta Boga Garagardoak ekoizleekin lotutako hitzarmenei esker. Ekoizle biek produktu hauen salmentaren zati bat KORRIKAri emango diote ekarpen gisa.

Biba Ardoak
Euskal mahastizainen ardo ekologikoen banaketa kooperatibako kidea den Imanol Ibero mahastizainak (Mendiko Upategia, Oibar, Nafarroa) ekoitzitako ardo ekologikoa izanen da aurtengo Korrikaren ardoa: 2022ko urteko garnatxa %50, tempranillo %25, syrah %25 herdoilgaitzezko upelean urte t'erdiz ondua, ardo freskoa, frutaduna eta erreza edateko.

Graduazioa, %14, 5. 75 cl-ko botila. Informazio gehiago Biba Ardoak ekoizlearen webgunean.

Harro euskararen herriaz, harro gure laborariez, gure mahastizainez!

Boga Garagardoak

Boga Euskal Lager-a, glutenik gabeko pilsen lager bat, tokiko lehengaien bikaintasunaren aldeko omenaldia da, Arabako maltarekin eta euskal lupuluarekin egina. Glutenik gabeko ezaugarriak aukera are moldakorragoa, inklusiboagoa eta eskuragarriagoa bihurtzen du. Bere zapore arina eta orekatuak, malta-notek eta amaierako mingostasun-ukituak markatzen dute, beraz, aukera egokia da garagardo-esperientzia freskagarria eta glutenik gabea bilatzen duten guztientzat.

Graduzioa, % 5, 33 cl-ko botila. Informazio gehiago Boga garagardoak ekoizlearen webgunean.

Gozatu, harrotasunez, Boga Garagardoaren Euskal Lager paregabe honen zurrutada bakoitzaz! Osasuna!

KORRIKA edariak Euskal Herriko tabernetan salgai baita KORRIKAren online dendan eta ekoizleen dendetan ere!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Ostiralean, “Hizkuntzak mugarik gabe” ekimena Irunen

Datorren ostiralean, otsailaren 16an, “Hizkuntzak mugarik gabe” izeneko ekimena egingo da Irungo Oiasso Museoan, iluntzeko 19:00etan, AEK-KORRIKA eta Harrera Elkartearen arteko elkarlanean.

Ekimena 23. KORRIKAren baitan egingo da, bere xedea izanik paperik gabeko pertsonen hizkuntzak ikasteko eskubidea aldarrikatzeaz gain, beren egoerari ere ikusgarritasuna ematea.

Horretarako “Lehen saiakera” film laburra eskainiko zaie bertaratutakoei, eta “Paperezko bizitzak” ipuin lehiaketa ere aurkeztuko da. Halaber, Afro Fusion Family dantza taldeak eta Amets Arzallusek ere ekitaldian parte hartuko dute.

HARRO HERRI!