AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa

Egan

Baionatik Bilborako ibilbidea egin zen 1983ko abenduaren 3tik 11ra. Lasterketan parte hartu zuten herritarrek euskaraz eta kitto leloa zabaldu zuten lau haizetara.

Akelarre

Euskaren aldeko lekukoa zortzi egunez, 1982ko maiatzaren 22tik 30era, Euskal Herria osotik ibili zen eskutik eskura. Iruñean hasi eta Donostian amaitu zen Korrikaren leloa ondorengoa izan zen: AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde.

Xabier Amuriza

 1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Zuk ere esan bai euskarari lelopean hasi zen euskararen aldeko lasterketarik ezagunena. Euskarari bai ozen eta tinko esan zitzaion Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen Korrika hartan.