KORRIKAko eledunak Yukatango maien delegazio batekin bildu dira, esperientziak partekatzeko xedearekin.
Garabide Elkartearen bitartez etorri dira Euskal Herrira. Argi dute maia hizkuntza gutxituaren kontzientzia piztu behar dutela; eta euren hizkuntzari eusteko eta babesteko ekimen bat egin nahi dute. Horregatik bildu nahi izan dute AEK-KORRIKArekin, Euskal Herriak euskararekin duen esperientzia zuzenean ezagutzeko, erakundearen lan egiteko moduaren eta KORRIKAren nondik norakoen berri izateko.
Yukatanen ere HARRO HERRI!!