Hasieratik bertatik, taldeak aintzatespen berezia egin zion Korrikari, eta lekukoa izan zen ardatz emanaldiaren lehen bideoan. Horren ostean, Xabi Solano hunkituta sartu zen Bilbao Arenan, taldekide eta joaldunez lagundurik, ikusle guztien txalo artean. Ondoren, taldeak omenaldia egin zion Jon Garmendia “Txuria” bere letra-egileari, eta Garmendiak berak irakurri zuen, oholtzatik, lekukoaren barruko mezua. Kontzertuan, hemezortzi urte hauetako kantak jo zituzten, baita 18. Korrikarako sorturiko “Bagoaz” abestia ere.