Berria egunkariaren eta AEKren arteko elkarlanari esker, Korrikaren 44. urteurrena ospatzeko kamiseta jarri dugu salgai. Efemeridearen harira, 1. KORRIKA hura nolakoa izan zen azaldu dute elkarrizketa batean Lurdes Etxezarreta AEKko Nazio Kontseiluko kideak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak.
1. KORRIKAk Oñati eta Bilbo batu zituen, eta ezohiko garaian egin zen: azaroaren 29tik abenduaren 6ra. 1.820 kilometro egin zituen, gaueko hamarretan abiatuta. Aurrekontua ere bestelakoa izan zenegungoarekin alderatuta: 18.000 pezeta, gaur egungo 108 euro. “Oso xumea zen”, aipatu du Elordik.
Xabier Peña irakaslea izan zen omendua, eta leloa “Zuk ere esan bai euskarari”. Abestia Xabier Amuriza bertsolariak ondu zuen.
Korrika haren irudia baliatu du Malen Amenabar diseinugileak kamiseta sortzeko, eta Berriaren dendan dago salgai bai haurrentzat bai helduentzat. Halaber, Durangoko Azokan Berriaren postuan ere salgai izango dute, baita Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ere. Horrez gain, Korrika aplikazioaren diseinu berria estreinatu dugula ospatzeko, hilero zozketak egingo ditugu opari bereziak banatzeko, tartean urteurrenaren kamiseta.
1. KORRIKAri buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure webgunean haren historiari eskainitako atala daukagu, edizio bakoitzeko informazio nagusia biltzen duena.