Select your language

Estreinaldia eta gero, 'Kaka' antzezlanaren bira abian

Estreinaldia eta gero, 'Kaka' antzezlanaren bira abian

Kaka antzezlanaren estreinako emanaldia ―Korrika-AEKren II. Sorkuntza bekaren irabazlea, eta ondorioz, Korrika Kulturalaren ikuskizun nagusia― atzo izan zen Donostiako Antzoki Zaharrean.

Ikuskizuna bukatutakoan, Korrika arduradun Ane Elordik  bide oparoa opa zion Kaka komediari. Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala, Ainhoa Aierbe eta Mikel Laskurain aktoreei eta gainontzeko lantalde osoari eskerrak emateko, lore-sorta bana eman eta 24.Korrikaren petoa jantzi zien AEKren Nazio Kontseiluko kide Aize Otaño eta Maialen Begiristainen laguntzarekin.

AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez. “Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari ekarpena egin nahi diogu bueltan, Korrikaren alde egindako lanagatik”, azaldu zuen Elordik. Bukatzeko, esker ona adierazi zien epaimahaia osatu eta “lan hau ideiatik oholtzara bultzatu zuten kideei”: Maia Muruaga, Lutxo Egia, Gari Garaialde, Izar Mendiguren eta Oier Zuñigari.

Hurrengo hitzorduak
Endredozko komedia ezin dibertigarria da Kaka, mimoz landua. Boloz bolo, eta herriz herri ibiliko da: Zumaian (hilaren 21ean), Azpeitian (hilaren 23an), Iruñean, (hilaren 26an),  Bilbon (abenduaren 3an) eta Gasteizen (abenduaren 12an). 30 emanalditik gora, Euskal Herriaren luze eta zabalean!

Ikusi Kaka antzezlanaren agenda osoa HEMEN.

Korrika Kulturalaz gozatzeko beste hamaika hitzordu.


 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!