JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina
10 sarrera bikoitz Zeid Festerako!

10 sarrera bikoitz Zeid Festerako!

ZEID FEST jaialdiaren laugarren edizioa 2025ko apirilaren 5ean egingo da BEC!en eta AEK izango da omendua. Besteak beste, Crystal Fighters, Betagarri edota Iseo & Dodosound arituko dira aurten.


Pandemiaren ziurgabetasun testuinguruan sortu zen ZEIDFEST Gaztea jaialdiaren laugarren edizioa egingo da datorren apirilaren 5ean Barakaldoko BEC!-en. Aurten, AEK izango da omendua, eta hori ospatzeko 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu etzi, hilak 26, Korrika aplikaziotik.


Crystal Fighters izango da aurtengo kartelburu, euskal artista sorta indartsu batekin batera, horien artean, Zea Mays, Iseo & Dodosound, Betagarri, Süne eta Dupla. Gainera, berrikuntza gisa, aurten Crystal Fighters beste artistekin batera arituko da eszenatoki gainean, ZETAK taldearekin barne. Halaber, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta La Maria (Valentzia) artisten emanaldi akustikoak izango direla ere baieztatu da, eta, horien bidez, musikarako gune intimoagoa eskainiko da.


ZEIDFEST Gaztea jaialdiak aurten izango dituen berrikuntzetako bat da gune nagusiez gain, agertoki berri bat izango dela, Azoka Plazan, formatu akustikoko kontzertuez gozatzeko. Halaber, talentu berriei bultzada emateko lehiaketa irekiko da. Bestalde, antolatzaileentzat lehentasuna izaten jarraitzen du emakumeak agertokian egoteak eta euskal musika sustatzeak. Ez galdu!