Euskara bizirik dago, baina merezi duen istorioa oraindik kontatzeke dago. Lagundu dezagun elkarrekin!
Korrika ez da bakarrik lasterketa bat. Bultzada bat da. Arnasa. Eta orain, horren atzean dagoen istorioa pantailara ekarri nahi dugu: Jalgi Hadi dokumentala sortu nahi dugu.
π₯ Proiektua martxan da jada!
400 lagunek baino gehiagok egin dute ekarpena, eta 38.000 euro batu ditugu orain arte. Bihotzez eskertzen dizuegu guztiei! Zuei esker, lehen grabaketak egin ditugu, eta dokumentala errealitate bihurtzen ari da.
β Baina oraindik ez gara helmugara iritsi.
Ez dugu oraindik beharrezko finantzaketa lortu, eta horregatik abiatu dugu bigarren erronda bat. Orain, zu behar zaitugu.
π£ Ander Iriarte zuzendariak argi du:
"Dokumental hau euskararen iragana, oraina eta etorkizuna lotzeko gako bat izango da."
π€ Lurdes Etxezarretaren hitzetan:
"Euskararen komunitatea indartzeko elkarlana da bidea."
π₯ Eta Ane Elordik honela dio:
"Euskaltzale guztiok gara dokumental honen giltza."
π‘ Zergatik da garrantzitsua zure ekarpena?
Zure laguntzarekin, euskararen aldeko mugimendu handienaren βKorrikarenβ historia eta eragina dokumentatuko ditugu belaunaldi berriei inspirazioa emateko, gure hizkuntza eta borroka ikusgai egiteko.
π Sartu orain eta egin zure ekarpena:
π www.jalgihadi.eus
Jalgi hadi... eta ekin bideari gurekin!