Asteburua elkarrekin eman dute Bretainiako Rennes hirian hiru ekimenetako hainbat partaidek. Goiz osoko bilkura baten ostean, aurrera begira partekatu beharreko hainbat gako jarri dituzte mahai gainean.
Bretoiera, okzitaniera eta euskara. Hiru hizkuntza, hiru ekimen. Bretainiako Rennes hirian batu dira Korrika, La Passem eta Ar Redadeg lasterketako ordezkariak aurten egindako bigarren bileran. Helburuak hizkuntza gutxituen harremana estua eta zuzenagoa izatea, eta informazioa partekatuta, egitasmo bakoitza indartzea izan dira.
Hala, lehendabiziko erronken artean, egutegia partekatzea eta hiruon mugarrietan parte hartzeko konpromisoa adostu ditugu, besteak beste.
Goizeko bederatzietatik hasita, informazioa elkar-trukatzen egon ginen atzo bertako Diwanean (bretoiera ikasteko zentroa), ekimen bakoitzaren xehetasunak azaltzen: lasterketa bera, materiala, alderdi teknikoak, komunikazioa, testuinguru politikoa, etab. Aurkezpenak amaituta, bi lan talde osatu genituen komunikazioan eta alor teknikoan are gehiago sakontzeko. Amaitzeko, Diwanen aldeko manifestaziora batu ginen beste 1.500 parte hartzailerekin batera.
Hurrengo hitzordua, La Passem izango da, ostiralean, hilak 23. Korrikak 34. kilometroa eskuratu du eta Lavau hirian egingo du lasterka.