KORRIKAk Euskal Herriko mugak zeharkatuko ditu. Aurten ere, hizkuntza gutxiagotuak ardatz, erronka luzatu die munduko KORRIKAzaleei: KORRIKAren mezua ahalik eta hizkuntza gutxiagotu gehienetan itzultzea. AEK-KORRIKAk leku berezia egin nahi die hizkuntza horiei, “Bagarelako, herriak harro!”. Hemen duzue itzuli beharreko testua, lagundu lau haizeetara zabaltzen!
Horrez gain, urtero legez, munduan zehar hainbat KORRIKA antolatu dira, baita horien inguruko ekitaldiak ere. 22. Korrikak 4 kontinente eta 45 hiri hartu zituen, eta 23. KORRIKAk ere antzeko bideari ekin dio. Edizioz edizio, horretan aritzen dira munduan zeharreko euskaldun eta euskaltzaleak, eta ekimen ederrak egiten dituzte. Guk webgunean eta sare sozialetan emango dugu horien guztien berri. Mapa hori eguneratzen da, informazioa jaso ahala.
Halaber, azken urteotako hitzarmenari eutsita, Etxepare Institutuak ere bere gain hartu du KORRIKAren leloa munduan barreiatzeko konpromisoa. Horretarako, besteak beste, unibertsitate-esparruko irakurletzetan lanketa berezia egiten ari da; bideo-lehiaketa ere antolatu dute.
Informazio gehiago hemen: https://www.korrika.eus/eu/munduan/korrika-munduan
Munduan ere HARRO HERRI!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!