Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
‘Oihaletxea’ dokumentala ostegunean estreinatuko da EITBn

‘Oihaletxea’ dokumentala ostegunean estreinatuko da EITBn

Lander Garrok zuzendu du ikus-entzunezkoa. Ordu-erdi pasatxoko iraupena du, eta Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.

Oihaletxea metafora bat da: euskara irudikatzen duen metafora, alegia.

Baina ez goaz spoilerrik egitera, ostegunean, otsailaren 8an, estreinatuko baita, ETB1n, 23:30ak aldera (Gora bihotzak saioa bukatutakoan). Asteburuan ere parada izango dugu ikusteko, eguerdian, kirolen tartea bukatu eta gero.

Harrapatu Oihaletxea’ ikusteko aukera, eta Harro Herri!

Irudia, dokumentalaren fotograma bat.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!