Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: 1000 baietz erronka
EMANALDI MOTA: Bertsolari finalista baten bisita eta gelan talde jolasa
PUBLIKO: Euskaltegiko klaseak
SINOPSIA
Martxoan zehar. Jolas bat taldean eta Arabako Bertsolari Txapelketako finalista baten bisita euskaltegietan.
LOTURA
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/Korrika-kulturala-Bertsoa-Gara


