25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

AA AITA

TALDEAREN IZENA:  JON PLAZAOLA

EMANALDIAREN IZENBURUA:   AA AITA

EMANALDI MOTA: BAKARRIZKETA
PUBLIKO: +16

SINOPSIA

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen “Tu-Tum; Platz!” Ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.

Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”-n jarraitzen duela probestuz “AA AITA” sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozemenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen

Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere.

Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez; benetan. Parre egiteko.

LOTURA
https://barreman.eus/jon-plazaola-barreman