25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Abentura Kuantikoa

TALDEAREN IZENA:  eidabe
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Abentura Kuantikoa
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Familiarra


SINOPSIA

Qubit Inspektorea eta bere laguntzailea kasu berezi eta misteriotsu bati aurre egiteko prest daude: kutxa batean dagoen katu bat... bizirik ala hilik dago?

Ez dago argi, baina jakiteko, ordenagailu kuantiko bat beharko dute —eta ez edozein. IBMren Quantum System Two, Europako indartsuena eta Euskal Herrian bertan instalatua.

Baina… makinaria martxan jartzeko ikusleen laguntza ezinbestekoa izango da!

Antzezlan honetan, ikusleak Qubit Inspektorearen laguntzaile bihurtuko dira, eta fisika kuantikoaren sekretuak azaleratuko dira umorez eta ekintzaz beteriko abentura batean: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna bezalako kontzeptuak modu bisualean ulertuko dituzte, jolasa eta zientzia uztartuz.

Eta galdera handia airean: katua bizirik dago? Hilik? Edo biak aldi berean?

Zientzia eta irudimenaren artean murgildu eta lagundu misterioa argitzen!

LOTURA
https://eidabe.com/abentura-kuantikoa/