TALDEAREN IZENA: GILKITXARO
655 73 29 25 Galder
EMANALDIAREN IZENBURUA: ALPERRAK, TUNANTEAK ETA MALEANTEAK
EMANALDI MOTA: KOMEDIA
PUBLIKO: NAGUSIAK, BAINA DENKA
SINOPSIA
Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira.
Normalitatera bidaia egin nahi izango dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura bidaia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek beti pentsatu izan dute pertsonen bizimodua demasekoa dela, idealizatuta izan dute bi hanketako ugaztun hauen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie.
Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek. Bizi dugun jendarteak produktibistak izatera behartzen gaitu, arnasa hartzeko tarterik gabe, hausnarketan erortzeko tentaziorik gabe; behartuak gaude klik azkar egin eta ezertan sakondu gabe denari erreakzionatzera.
LOTURA
https://www.gilkitxaro.eus/_files/ugd/472e8a_6739ae48587940f0bcca96e6b6123017.pdf