Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Asier Kidam
635 70 50 05
EMANALDIAREN IZENBURUA: Aroa eta mirariak
EMANALDI MOTA: Magia. Ordubete irauten duen areto-ikuskizuna
PUBLIKO: Familientzat
SINOPSIA
Aspertuta zaudela zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaituela? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizula? Hartzazu atseden eta zatoz “Aroa eta mirariak” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minutuetan zehar zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat. Zin dagizut !!!
LOTURA
https://asierkidam.com/eu/espektakuluak/aroa-eta-mirariak/