Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Alabazan Ipuin kontalariak
Kontalaria: Bego Alabazan
637302007
EMANALDIAREN IZENBURUA: Arrazoien bila
EMANALDI MOTA: Ipuin-kontaketa
PUBLIKO: Nagusientzat
SINOPSIA
Zergatik gara horren korapilotsuak? Zeintzuk dira gizon eta emakumeen arteko harremanen arrazoiak? Zer dela eta ezin dut txakurrik jasan?…Galderak, arrazoiak, zergatiak…
Ipuinak gizakion arrazoien beharrari erantzuteko sortuak dira. Saio honetan saiatuko gara galdera hauei eta beste batzuei ere erantzuna ematen.
Norberak behar dituenak ere aurki ditzala espero dugu.
LOTURA
https://alabazan.net/eu/sesiones/arrazoien-bila/