Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Xabi Larrea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Baboom
EMANALDI MOTA: Zirkuko ikuskizunak
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat egokiak
SINOPSIA
Zirku-ikuspegi, bisual eta emozional batetik abiatuta, elkarrekin bizi diren bi ekintza-plano irudikatu ditugu:
bat poetikoagoa eta plastikoagoa, gizatiar mezu eta pertsonaiaren auto-nahikotasuna azaltzen duena; eta beste bat dinamikoagoa, zirku-tekniketan eta publikoarekin harremanean oinarritua.
Baboom irudimenaren, gizatasunaren eta aldaketaren oihu poetiko bat da.
Sinpletasunak bere ahalmen eraldatzailea agerian uzten duen unibertso batean, pertsonaia berezi, samur eta azkar bat agertzen da. Umorea eta sormena lagun dituela, bidaia batean gidatzen gaitu, nun ekintza txiki bakoitzak aldaketaren hazia darama.
Baboom ez du soilik hunkitzen eta barre eginarazten: inspiratzen du.
Elkartasuna eta ekintza kolektiboa desberdintasunak gainditzeko giltzarriak direla gogorarazten digu.
Auto-nahikotasunaren, lankidetzaren eta itxaropenaren kantua.
Amets egitera, ekitera eta elkarrekin mundu bidezkoago, humanoago eta libreago bat eraikitzera gonbidapena.
LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/baboom


