Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Beren Izenez

TALDEAREN IZENA: LaPiel
EMANALDIAREN IZENBURUA: Beren Izenez
EMANALDI MOTA: Iraupen motzeko komedia. 30 minutu
PUBLIKO: Heldua

SINOPSIA

Bikote bat, Jaione eta Xabier, tanatorioan daude. Jaioneren aita hil berri da eta ez dute dirurik izan hileta normal edo dezente bat ordaintzeko: hilkutxa kartoizkoa da, ez dago lorerik, hildakoak ez du makilajerik… Familia osoa heltzear dago eta Jaione, egoera honengatik guztiz lotsatuta eta arduratuta, deskalabru hau nola konpondu pentsatzen dabil.
Xabi, ordea, lasai dago. Heriotzaren merkatuaren aurka daudela esatearekin nahikoa dela uste du eta. Bere ardura guztiak emaztearen familiaren baserria eskuratzearekin daude eta.
Bat-batean, Jaionek, ideia paregabe bat du. Haurdun dagoenez, hileta triste hau maitasun froga handienarekin konpentsatzea erabakitzen du, familia osoari bere aita zenbat maite zuen argi uzteko: ume jaioberriari bere aitaren izena jarriko diote!
Baina hildakoaren izena ez da bat ere arrunta eta Xabik ez du hau onartuko. Zergatik ordaindu behar du jaioberriak hileta honen prezioa bizitza osoan zehar eraman beharko duen karga latz horrekin?

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=K0dBd_5E2NE