Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Bertsolaritza arnasgune eta jolasgune

TALDEAREN IZENA: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: Bertsolaritza arnasgune eta jolasgune
EMANALDI MOTA: Hitzaldi didaktikoa
PUBLIKO: Guraso eta euskara ikasleei zuzendua

SINOPSIA

Hitzaldi didaktikoa: Bertsolaritzaz guraso eta euskara ikasleei zuzendua.


LOTURA
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/Korrika-kulturala-Bertsoa-Gara